Trantsizio energetikorako berrikuntza teknologikoa
Iberdrola Digital Summit 2026en parte hartuko dugu. Energia-sektoreko eraldaketa digitalean eta berrikuntza teknologikoan oinarrituta dago Iberdrolaren urteko ekitaldi korporatibo hori. Aurten, "Energ-IA que transforma" (Eraldatzen duen energi-AA) lemapean egingo da biltzar nagusia, eta adimen artifizialaren erabilera praktikoan jarriko du arreta bereziki.
- Energia-azpiegituren efizientzia-, erresilientzia- eta jasangarritasun-erronkei erantzuteko zer ahalmen teknologiko ditugun azalduko dugu.
- Gure proposamena aktibo kritikoen eragiketa eta mantentze-lanak optimizatzen dituzten teknologia aurreratuak aplikatzean datza.
- Benetako balioa sortzen duten, azpiegituren erabilgarritasuna hobetzen duten eta eragiketa-kostuak murrizten dituzten soluzioak ditugu.
Soluzio hauek aurkeztuko ditugu:
- Energia-inguruneetako prozesuen teleoperazioa eta automatizazioa
- Energia-azpiegituren diagnostikoaren eta mantentze-lanen automatizazioa
- Azpiestazio digitaletako zibersegurtasuna, sistema kritikoak babesteko
- Laguntza teknikorako errealitate areagotua eta errealitate birtuala eskuliburu areagotuen bidez
Soluzio horietan, analitika aurreratua, adimen artifiziala eta murgiltze-inguruneak biltzen dira. Erabakiak hartzen laguntzen dute eta eragiketen segurtasuna hobetzen.
Energia-sektorearen digitalizazioa eta lehiakortasuna
Gure parte-hartzeak energia-sektorearen eraldaketa digitalarekindugun konpromisoa indartzen du. Enpresa eta erakundeekin batera lan egiten dugu, egungo erronkei erantzungo dieten teknologiak azkarrago erabiltzen hasteko. Eredu energetiko adimentsuago, seguruago eta jasangarriago baten alde egiten dugu.
Iberdrola Digital Summit gunea funtsezkoa da jakintza partekatzeko eta elkarlanerako aukera berriak sortzeko. Han parte hartuta, energiari aplikatutako berrikuntzan dugun posizioa sendotzen dugu.
