Agenda

    Ibilgailu elektrikoak hobetzearekin lotutako aukerak

    Coche eléctrico webinar

    Eguna

    2022ko azaroaren 10a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 11:00 am

    Prezioa

    Doan

    Ibilgailu % 100 elektrikoek —hau da, xEV izenez ezagutzen direnek— eginkizun garrantzitsua dute ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan

    Alabaina, xEV ibilgailuen hedapen masiboak erronka handiak ditu oraindik. Energia-efizientzia eta autonomia hobetzeak bultzatu egiten du hedapen hori, eta handitu egiten du, orobat, balio-kate osoan inplikatutako eragileen lehiakortasuna.

    Automobilgintza elektrifikatuaren sektoreko erronkek soluzio berriak eskatzen dituzte, negozio-aukera interesgarriak azaleratzen dituzten soluzioak. Aukera horiei esker, etorkizun handiko sektore horretan inplikatutako enpresak merkatu oso lehiakor batean posizionatuko dira, eta historikoki beste sektore batzuetara bideratutako konpainiek, berriz, dibertsifikatu egingo dute beren merkatua.

    Efizientzia, autonomia eta erosotasuna areagotzen dituzten soluzioak

    Espainiako Automobilgintzako Hornitzaileen Elkarteak (SERNAUTO) eta TECNALIAk elkarrekin antolatutako webinar honetan, auto elektrikoen efizientzia, autonomia eta erosotasuna areagotzen dituzten soluzioen berri izango dugu —izan ibilgailuok hibridoak, izan erregai-piladunak—. Era berean, kudeaketa termiko optimizatuarekin lotutako soluzioak ere ezagutuko ditugu, ibilgailuan energia fotovoltaikoaren sorkuntza txertatuta eta potentzia aurreratuko elektronikak eskaintzen dituen aukerekin.

    • Aukera polita izango da sektoreko zenbait enpresa garrantzitsuk arlo horretan duten ikuspegia eta esperientzia partekatzeko:
      • SERNAUTO elkarteak automobilgintza-sektorearen gaineko ikuspegia azalduko du, ibilgailu elektrikoen inguruabar berriak kontuan harturik.
      • SONO MOTORS etxeak, berriz, potentzia-elektronika garatzearen alorrean duen esperientzia partekatuko du, bai eta energia fotovoltaikoa mugimenduan garatzeko kontrol optimizatuaren gainekoa ere

    Antolatzaileak

    SERNAUTO
    Logo TECNALIA

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda