Agenda

    Ikastaroa: bloke-kateak eta Ethereum

    Eguna

    2019ko urriaren 8a - 2019ko urriaren 10a

    Lekua

    Teknologia Parkea, Tecnalia eraikina 204, Zamudio, Bizkaia

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Bloke-kateen teknologia egungo berritzaileenetakoa da, eta gaur egun ezagutzen ditugun prozedurak eta negozioak aldatzen ari da.

    Ikastaro praktikoa da hau; Ethereum banaketara zuzendua dago, eta helburu hauek ditu: 

    • Bloke-kateen Ethereum banaketako zibersegurtasun-oinarriak errazki azaldu eta haiekin ariketak egin. Nagusiki, algoritmo kriptografikoetan oinarritzen dira, eta, haiei esker, datu-base deszentralizatu eta banatu batek segurtasun- eta pribatutasun-maila handia eman diezaieke erabiltzaileei.
    • Ethereumekin praktika bideratuak egin, Ethereumen arkitektura eta hura osatzen duten elementuak programatzeko modua ulertzeko. 

    Helburuak 

    • Ethereum bloke-katea aztertzea, informazioaren segurtasuneko teknologia gisa.
    • Bloke-kateen arkitektura, bloke-kate motak eta haien oinarri kriptografikoak ulertzea.
    • Ethereum banaketarekin lan egitea, praktikak eta ariketak eginez. 

     Egitaraua 

    • Bloke-kateen hastapenak, kontzeptuak eta erabilera-kasuak (2 ordu):  Bloke-kate kontzeptua eta haien arkitektura, arkitekturen arteko aldeak, sektore batzuetan erabiltzen ari diren kasuen aurkezpena (hala nola industrian, energian eta osasunean).
    • Ethereum plataforma (10 ordu): modulu praktikoa; atal hauek osatua
    • Ezaugarriak: Solidity eta Ethereum Virtual Machine (EVM)
    • Ethereum sare pribatu baten hedapenaren analisia
    • Garapen-tresnak Ethereumerako.
    • Kontratu adimendunen kodeketa eta banaketa
    • Bloke-kate eta kontratu adimendunekiko interakzioa
    • Kontratu adimendunak programatzeko jardunbide egokiak Ethereumerako. 

    Norentzat

    Ikastaro hau programazioko eta Linuxeko oinarrizko ezagutza duten profesionalei zuzendua dago. Parte-hartzaileek beren ordenagailuak eraman behar dituzte, eta komeni da ordenagailuek 8 GB-ko memoria izatea.

    Parte-hartzaileek Box programa birtuala instalatu behar dute, 4 GB-ko makina birtual bat esleituko baitzaie. Baldintza teknikoei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Juan Garaterekin.