Agenda

    Ikastaroa: "Grafenoa eta haren aplikazioak"

    Eguna

    2017ko urriaren 10a - 2017ko urriaren 11a

    Lekua

    TECNALIA, Mikeletegi pasealekua 2, 20009, Donostia

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Alianza Española en Grafenok "GRAFENOA ETA HAREN APLIKAZIOAK" ikastaroa antolatu du.

    Elkartea sortu zuten enpresetako alor bakoitzeko adituek emango dute grafenoari buruzko ikastaro aurreratu hori.

    Hauentzat da ikastaroa: azken erabiltzaileentzat, sektore horretako enpresetako langileentzat, eta zentro teknologiko eta zientifikoetakoentzat.

    Grafenoaren sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzea, eta, hartara, garapen ekonomikoa, soziala eta teknologikoa bultzatzea du helburu Alianza Española en Grafeno elkarteak, zeinaren bazkide sortzaileetakoa baita TECNALIA . Material grafenikoen sektorean diharduten eragile guztien konpromisoa lortzen saiatzen da elkartea, industria horren irudia eta posizioa sendotzeko, bai Espainiako Estatuan, bai nazioartean.

    EDUKIAK 

    • Materiala
    • Sintesia eta propietateak
    • Konposite termoegonkorrak
    • Konposite termoplastikoak
    • Elastomeroak eta aparrak
    • Zuntzak
    • Grafenoaren merkatua
    • Bisitaldiak zenbait lantokitara