Ikastaroa: Softwarearen ingeniaritza AArekin

    Curso: Ingeniería del software con IA

    Eguna

    2026ko maiatzaren 4a - 2026ko maiatzaren 6a

    Lekua

    Online

    Ordua

    9:00 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Kontsultatzeko

    AA txertatua duen softwarearen ingeniaritza sustatzeko ikastaro berria.

    Softwarearen ingeniaritza AArekin (AA txertatua) online mikrokredentziala prestatu dugu EHUrekin elkarlanean. Trebakuntza espezializatu berri hori ikerketa eta berrikuntza teknologikoan aritzen diren ingeniariei bideratuta dago, eta helburu du AAren erabilera zabaltzea softwarearen garapenean eta sistema txertatuetan.

    • Ikastaro honetan, software-garapenaren produktibitatea handitzeko adimen artifiziala nola erabili azalduko da.
    • Ikerketa eta berrikuntza teknologikoan lan egiten duten ingeniariei zuzenduta dago.
    • Programaziorako eta pribatutasun- eta segurtasun-tekniketarako AA tresnak eta sistema txertatuetarako AA aplikazioak landuko dira.
    • Parte-hartzaileek ikasiko dute AA ereduak nola entrenatu, doitu eta erabili kodea sortzeko eta aplikazio adimendunak garatzeko.

    Produktibitatea hobetu softwarearen garapenean

    Bilakaera teknologiko azkarreko garai honetan AA tresnak, AA sortzailea erabiltzen dutenak bereziki, funtsezko elementu bihurtu dira produktibitatea handitzeko, akatsak murrizteko eta garapen-zikloak bizkortzeko.

    Helburua: tresna berriekin softwarearen garapenaren produktibitatea hobetzea.

    Ikastaroaren edukia

    Ikastaroa bederatzi ordukoa izango da, eta lau bloketan egituratuta dago. Ikastaroa TECNALIAko adimen artifizialeko, zibersegurtasuneko eta sistema txertatuetako adituek eta EHUko profesionalek emango dute. Programa:

    1. AA sortzailea softwarea garatzeko.
    2. Pribatutasuna: anonimizazioa, ikasketa federatua eta irispide-kontrola.
    3. Txertatuen zibersegurtasuna.
    4. AA txertatuetara sarrera + TensorFlowLife probatu.

    Kontsultatu baldintzak eta irakasle guztiak

    Etorkizuneko ingeniaritzarako ikastaro estrategiko bat

    Programa honez bidez, sektoreko profesionalei abantaila bat eman nahi diegu AAren leihan. Teknologia hori eraldatzen ari baita sistema digitalak eta txertatuak sortzeko, programatzeko eta mantentzeko modua.

    Hala, TECNALIAk indartzen du jakintza transferitzeko eta industriarako teknologia emergenteetan trebatzeko duen konpromisoa.

    Logo TECNALIA

    Gobierno Vasco

    Online

    Hartu zure lekua!
    Izena eman