Agenda

      Ikertu eraikuntzako hondakinak kudeatzeko soluzioak

      Reconmatic, Circularidad en la Construcción

      Eguna

      2025ko martxoaren 13a

      Lekua

      Europako Batzordearen egoitza, Paseo de la Castellana, 46, Madril

      Ordua

      9:30 am - 1:15 pm

      Prezioa

      Doan

      Reconmatic ekimenak ateak irekiko ditu, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen kudeaketarako eskaintzen dituen irtenbideak ezagutzera emateko

      Reconmaticek ateak irekiko ditu, egiten ari den aurrerapenak ezagutzera emateko. Hain zuzen, hau da ekimenaren helburua: eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEH) eraikinen eta azpiegituren bizi-zikloan zehar kudeatzeko irtenbide berritzaileak probatzea, baliozkotzea eta integratzea.

      Ekitaldia topagune bat izango da ekonomia zirkularraren kontzeptuak eraikuntzan aplikatzeari buruzko ideiak eztabaidatzeko eta partekatzeko. Bertan, sustatuko da jardunbide egokiak, soluzio berritzaileak eta estrategia giltzarriak trukatzea, sektorea eredu jasangarriago, efizienteago eta ingurumenarekiko arduratsuago baterantz eraldatzeko. Baliabideak gero eta mugatuagoak diren mundu honetan, funtsezkoa da eraikuntzaren etorkizunari buruzko hausnarketa egitea.

      Kudeaketa jasangarri eta zirkularrerako soluzio automatizatuak

      Gure lankide Inés Diez Ortiz, TECNALIAren ordezkari gisa, ekitaldian izango da Reconmatic ekimenaren aurrerapenak aurkezteko.

      Eraikuntzen bizi-zikloaren bidez, Inések azalduko du nola ari den ekimen berritzaile hori eraikuntzako hondakinen kudeaketa eraldatzen eta sektorearen jasangarritasuna sustatzen. Diseinutik hasi eta eraispeneraino, digitalizazioak eta automatizazioak ekonomia zirkularra nola bultzatu dezaketen landuko dugu.

      Ez galdu aukera hau eraikuntza jasangarriaren etorkizuna markatuko duten soluzio teknologikoak gertutik ezagutzeko.

      ** Nahitaez eman behar da izena.

      Reconmatic jardunaldiaren logotipoak

      Europako Batzordearen egoitza, Paseo de la Castellana, 46, Madril / Hibridoa

      Hartu lekua!
      Izena eman