Agenda

    Industria medikorako nazioarteko biltzarra

    Eguna

    2022ko azaroaren 14a - 2022ko azaroaren 17a

    Lekua

    CCD Congress Center Düsseldorf, Alemania

    Ordua

    10:00 am - 6:00 pm

    MEDICA Azokan izango gara, Microfluidics Innovation Hub-en eskutik

    MEDICA azoka aitzindaria da mundu osoko medikuntza-sektorean. Nazioartean duen eragin handia eta medikuntzaren alorrean erreferentziazko informazio-iturri gisa duen ospea direla eta, nazioarteko industria medikoaren topagune nagusietakoa da.

    TECNALIAren parte-hartzea: stand 8A/K32

    Fabrikazio aditiboko eta 3Dko inprimaketako gure teknologien berri emango dugu standean, honen bidez:

    • WAAM teknologiarekin plasma eta hari bidezko nahiz MIG/MAG bidezko fabrikazio aditiborako egokitutako zelula robotizatua.
    • Sentsore integratuak ditu, material-kantitate egokia jalkitzen dela ziurtatzeko; jalkitze-parametroak dagoeneko jalkita dagoen materialaren eta bukaerako piezaren ezaugarri geometrikoen arabera egokitzen ditu.

    Mikrofluidics Innovation Hub (MIH) proiektuak abangoardiako teknologia mikrofluidikoen sorta zabala aurkezten die Europako enpresa eta ikerketa-erakunde nagusiei:

    • Laborategiko sistema mikrofluidiko pertsonalizatuen garapenean, balio-kate osoan finkatzen ditu teknologiak.
    • Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hasi lan-prototipoen garapenetik eta masako ekoizpen eta fabrikazioraino.

    CCD Congress Center Düsseldorf, Alemania

    Hartu lekua!
    Izena eman