Agenda

    Industriako mantentze-lanen nazioarteko azoka: Maintenance 2019

    Eguna

    2019ko ekainaren 4a - 2019ko ekainaren 6a

    Lekua

    Bilbao Exhibition Centre

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Mantentze-lan prediktiboko soluzioak eta haririk gabeko teknologiak industria-ekipamenduen egoera monitorizatzeko era aldatzen ari dira: ekoizpen-instalazio bateko ekipamendu gehienen eskura dago etengabe monitorizatzea.

    Mantentze-lan prediktiboa aktiboen egoera monitorizatzean oinarritzen da, eta, hari esker, mantentze-lanen kostua murrizten da, konponketa programatuak errazago egin, eta mantentze-lan zuzentzaileak urritu. Halaber, behar ez diren mantentze-lan prebentiboak ekiditen dira, eta, hala, esku-lan orduak aurrezten.

    Maintenance azokan, gure jardueraren zati bat aurkeztuko dugu: 

    • Datu-fusioan eta adimen artifizialean oinarritzen diren aktiboen mantentze-lan prediktiboa.
    • Aerosorgailuen ardatz nagusien egitura-osasunaren monitorizazioan oinarritzen den mantentze-lanerako sistema txertatu eta autonomoak.
    • Material eta fabrikazio-prozesu berriekin fabrikatutako osagaiak ikuskatzeko teknika berriak

    Maintenance azokara joateko GONBIDAPENA

    Etorri 4.0 mantentze-lanen esparruko gure aurrerapen teknologikoak ezagutzera, 3. pabiloiko G56 standera.