Agenda

    Industriako Zibererasoen Saio Praktikoak

    Ciberseguridad_Tecnalia

    Eguna

    2023ko urriaren 30a - 2023ko urriaren 31a

    Lekua

    TECNALIA - CYBER-RANGE. 28 Albert Einstein kalea. 01510 Gasteiz

    Ordua

    9:00 am - 1:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Nahi al duzu industriako zibererasoei buruzko saio praktikoetan parte hartu eta haiei modu eraginkorrean aurre egiten ikasi?

    Bigarren urtez jarraian, 2022an izandako arrakastaren ondoren, Araba 4.0k industriako zibererasoei buruzko saio praktikoak antolatu ditu.

    Simulazio horien bidez, zehatz-mehatz ikusiko duzu eraso batek nola eragin diezaiokeen industria-instalazio bati, bai eta behar bezala nola erantzun ere.

    Jardunaldi horiek guztiz praktikoak dira eta bi zatitan banatuta daude, bakoitza bi saioz osatua. Jardunaldietan industria-planta bati eraso egiteko moduaren simulazio zehatza egingo da, horrek dakartzan ondorioak aztertuko dira eta modu eraginkorrean nola erreakzionatu ikasiko dute parte-hartzaileek.

    Saioak Cyber-Range berritzailean egingo dira, hau da, zibersegurtasuneko profesionalak trebatzeko eta entrenatzeko diseinatutako Europako abangoardiako instalazioan.

    Zibersegurtasunaren garrantzia estrategia teknologikoan

    Gaur egun, zibersegurtasuna da edozein erakunderen estrategia teknologikoaren zutabe nagusia. Funtsezko elementua da mota guztietako enpresen digitalizazio-prozesuan, bereziki enpresa industrialetan. Zibersegurtasun-neurriei buruzko kontzientzia handitzen ari da etengabe; izan ere, 2023an ETEak izan dira zibererasoen jomuga nagusietako bat. Zibereraso baten batez besteko kostua 35.000 eurokoa da ETE batentzat, eta, harrigarria bada ere, Espainiako enpresen % 94k izan zituzten zibersegurtasunarekin lotutako arazoak iaz.

    Bigarren zatia maila aurreratuagoa eta profesionalagoa duen publikoari zuzendua dago. Lehenengo zatia hastapen-saio moduan hartzen da.

    Ez galdu zibersegurtasun industrialaren arloan hil ala biziko trebetasun praktikoak eskuratzeko aukera hau. Eman izena orain!

    *Toki-kopuru mugatua.

    TECNALIA - CYBER-RANGE

    Izena eman