Industriarako kuantika: zintzotasuna, praktikotasuna eta emaitzak
Konputazio kuantikoa hasia da enpresa-inguruneetan arazo konplexuei aurre egiteko gaitasuna erakusten. Testuinguru horretan, TECNALIA da Europako ikerketa aplikatuko zentro handienetako bat, eta D-Wave, berriz, Quantum Annealingean oinarritutako konputazio kuantiko komertzialeko munduko erreferentzia. Biek ala biek gaitasunak batu dituzte, enpresan teknologia kuantikoen ezarpena bizkortzeko.
Zientzia kuantikotik inpaktu industrial errealera
- Goi-mailako ponentzien, erabilera sektorialeko kasuen eta startup berritzaileekin osatutako mahai-inguru baten bidez, ikusiko dugu quantum annealing edo suberaketa kuantikoa hasia dela emaitzak ematen konputazio klasikoa hankamotz gelditzen den optimizazio-erronketan: plangintza, logistika, baliabideak esleitzea edo eragiketak diseinatzea, besteak beste.
- Ekitaldiak Euskadiko ekosistema kuantikoa balioetsiko du, aitzindaria Europan, eta bide zehatzak erakutsiko ditu konpainia liderrak balio teknologikoko kate berri horretan sar daitezen.
- Galdera jada ez baita konputazio kuantikoa industriara iritsiko ote den, baizik eta nork jakingo duen lehenbizi hartaz baliatzen.
"Industriarako kuantika" topaketa honako hauei zuzendua da:
- Berrikuntzako zuzendari eta arduradunei, baldin eta garbi jakin nahi badute zer den bideragarria gaur egun eta abantailaz posizionatu nahi badute datorren olatu teknologikoan.
