Agenda

    Industriarako ikusmen adimendunari buruzko jardunaldia

    Conoce el presente y futuro de las tecnologías avanzadas en entornos industriales

    Eguna

    2025ko martxoaren 27a

    Lekua

    Derio, Bizkaia

    Ordua

    9:30 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Ikusmen artifizialeko eta adimen artifizialeko teknologia aurreratuak industria-ingurune errealetan inplementatzearen oraina eta etorkizuna aurkeztuko ditugu.

    STEMMER IMAGINGek eta TECNALIAk antolatutako "Industriarako ikusmen adimenduna: mundu mailako adituak, tokiko soluzioak" jardunaldiak ardatz izango ditu ikusmeni artifizialeko eta adimen artifizialeko teknologia aurreratuak industria-ingurune errealetan inplementatzearen oraina eta etorkizuna.

    Liderra ikusmen artifizialeko sistemetan

    Nazioartean ibilbide nabarmena duela, STEMMER IMAGING liderra da ikusmen artifizialeko sistemetan, eta zerbitzu eta soluzioen sorta zabala eskaintzen du. TECNALIAk, berriz, ikerketan eta garapen teknologikoan duen esperientzia eskainiko du, ezagutzaren transferentziara eta industriako aplikazio praktikora bideratuta.

    Bertaratuek aukera izango dute nazioarteko ospea duten gonbidatuen eskutik entzuteko zer ikuspegi duten garapen eta joera berriei buruz; bestalde, arrakasta-kasuak lehen eskutik ezagutuko dituzte, protagonistek kontatuta. Horretaz gain, ekipamendu berezien zenbait erakustaldi ikusi ahal izango dituzte.

    *CCS eta FLIR enpresen hitzaldiak ingeles egingo dira.

    Ez hutsik egin!

    Honekin batera antolatu da ekitaldia:

    stemmer-en logoa

    Agenda