Informazioaren Segurtasunari buruzko Nazioarteko Topaketa: ENISE

    ENISE_CIBERSEGURIDAD

    Eguna

    2026ko urriaren 21a - 2026ko urriaren 23a

    Lekua

    Leóngo erakusketa jauregia. Gómez Salazar kalea, León

    Ordua

    9:00 am - 6:00 pm

    Prezioa

    Doan

    INCIBEk antolatutako zibersegurtasuneko nazioarteko erreferentziazko topaketaren (ENISE) 20. edizioan parte hartuko dugu

    Gure lankide, Estrategia Digitaleko zuzendari eta RENICeko lehendakari Ana Ayerbek adimen artifizialak segurtasun digitalaren arloan planteatzen dituen erronken eta aukeren inguruan daukan ikuspegia azalduko du ENISE 2026 ekitaldian, INCIBEk antolatutako Informazioaren Segurtasunari buruzko Nazioarteko Topaketan.

    Zibersegurtasuna aro teknologiko berri baten aurrean

    Adimen artifiziala eraldatzen ari da erakundeek beren aktibo digitalak babesteko, mehatxuak detektatzeko eta gorabeherei erantzuteko duten modua. Aldi berean, teknologia horien erabilera maltzurrarekin lotutako erronka berriak sortzen ari dira, baita sistema seguru, fidagarri eta erresilienteak bermatzeko beharra ere.

    Foro honek enpresak, zentro teknologikoak, administrazio publikoak eta espezializatutako profesionalak biltzen ditu urtero, sektoreko joera eta erronka nagusiak aztertzeko.

    Zibersegurtasuna adimen artifizialaren aroan

    • Urriaren 22an, 11:30ean, gure lankide Ana Ayerbek "Zibersegurtasuna AAren aroan" izeneko hitzaldia eskainiko du Berrikuntza Espazioan.
    • Hitzaldi horretan, adimen artifiziala babes digitala birdefinitzen ari den moduari buruz jardungo gara, baita arriskuen kudeaketan duen eraginari, mehatxuen agertoki berriei eta enpresen zein erakundeen segurtasuna indartzeko sortzen dituen aukerei buruz ere.

    Hamar urte zibersegurtasunaren ekosistema sustatzen

    Gainera, egun horretan 16:25ean, "RENICen X. urteurrena – Begirada bat Europako eta Espainiako zibersegurtasunaren iraganari eta etorkizunari" mahai-inguruan parte hartuko dugu. Ekitaldia auditorio nagusian egingo da.

    Topaketa honek Europako eta Espainiako zibersegurtasunaren ekosistemako erakunde gakoetako ordezkariak bilduko ditu, sektoreak azken hamarkadan izandako bilakaeraren inguruan hausnartzeko eta datozen urteetako erronka estrategikoak aztertzeko. NCIBEko ordezkari instituzionalekin batera, besteak beste, RENIC, ECSO, Women4Cyber eta Cyberlur erakundeek hartuko dute parte saioan.

    Espazio honetan daukagun presentziaren bitartez, zibersegurtasuneko gaitasun aurreratuak garatzeko, ekosistemako eragileen arteko lankidetza sustatzeko eta gizarte digital seguruago eta erresilienteago bat eraikitzeko daukan konpromisoa indartzen du TECNALIAk.

    Leóngo erakusketa jauregia. Gómez Salazar kalea, León

    Hartu zure lekua!
    Izena eman