Zer behar da ingurune eraikiko zirkulartasuna asmo globaletik errealitate lokalera eramateko?
Gai horri helduko zaio DRASTIC proiektuaren hurrengo webinar-zikloaren lehen saioan. Zikloaren ardatza izango da eraikuntza-eredu zirkularragoak eta jasangarriagoak lortzeko trantsizioa bizkortzea.
Lehen web-mintegi honetan, maila anitzeko ikuspegi batetik aztertuko da zirkulartasuna; horretarako, landuko dugu zer interakzio izan dezaketen, sektorean benetako aldaketa bat sustatzeko, joera globalek, estrategia nazionalek, sektoreetako esparruek eta proiektuaren mailako berrikuntzak.
"Ingurune eraikiko zirkulartasuna" web-mintegiaren eduki nagusia:
Parte-hartzaileek bertatik bertara izango dute hauen berri:
- Zirkulartasuneko joera globalak eta nazioarteko garapen politikoak.
- Eraikuntza-elementuen berrerabilpenarekin lotuta, DRASTIC proiektuaren metodologiak eta azterketa-kasuak.
- Nazio eta sektore mailako ikuspegiak, eta ingurune eraiki zirkularrago baterako trantsizioan duten zeregina.
- Metodologia normalizatzeko eta lerrokatzeko egin diren aurrerapenak, soluzio zirkularren eskalagarritasunerako giltzarri baitira.
