INNOT 23, erresilientzia klimatikorako jardunaldi teknikoa

    Jornada técnica INNOT 23 para la resiliencia climática

    Eguna

    2023ko uztailaren 6a

    Lekua

    Joan Plaza auditoriuma. Valentziako lorategi botanikoa. Quart kalea 80, Valentzia

    Ordua

    9:30 am - 6:15 pm

    Prezioa

    Doan

    INNOT 23 jardunaldi teknikoa: berrikuntza erresilientzia klimatikorako lurralde-antolamenduan eta hirigintza-plangintzan

    Klima-arriskua lurralde-antolamenduan eta hirigintzan txertatzeko hurbilketa metodologikoak landuko ditugu, baita lurralde- eta hiri-erresilientzia klimatikoan aurrera egiteko gobernantza-egiturak ere.

    Ezagutza-transferentzia izango da protagonista

    • Eztabaida-espazio irekia, erresilientzia klimatikorako lurralde-antolamenduaren eta hirigintza-plangintzaren arloko diziplina eta teknika administratiboari dagokionez berrikuntzak eskaintzen dituen aukeren inguruan.
    • Aditu eta ikertzaile ospetsuek hartuko dute parte, baita administrazio publikoko hainbat eskalatako ordezkariek eta lurralde-antolamenduarekin eta klima-aldaketarekin lotutako beste eragile batzuek ere.

    Klima-aldaketaren Legea lurralde-antolamenduko tresnetan txertatzea

    Jardunaldiaren ardatz nagusia Klima-aldaketaren Legea lurralde-antolamenduko eta hirigintza-plangintzako tresnetan aplikatzea da. Onetsi eta bi urtera, egokia dirudi lehen balantzea egitea, honako gai hauek jorratuz:

    • nola eragin du Klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren Lege honek praktikan
    • nola ari da aplikatzen
    • eta elementu bideratzaileak eta oztopoak, ikasgaiak ateratzeko eta arau-tresna teknikoetan klima-aldaketa errazago txertatzeko beharrezkoak diren berrikuntza-proposamenak egiteko.

    Antolatzaileak, TECNALIArekin batera

    Laguntzaileak

    Joan Plaza auditoriuma. Valentziako lorategi botanikoa. Quart kalea, 80, Valentzia

    Hartu lekua!

    Agenda