Innovate Together Bilbao: hodei hibridoa, segurtasuna eta negozioa elkarlotzen ditu

    Jornada Red Hat e Intel

    Eguna

    2026ko apirilaren 14a

    Lekua

    Iberdrola dorrea, Bilbo

    Ordua

    9:30 am - 12:15 pm

    Prezioa

    Doan

    Azpiegitura lehiarako abantaila bilakatzeko topaketa

    Merkatu-presioaren ondorioz, azpiegitura arin, eskalagarri eta seguruak behar dira. Testuinguru horretan, Innovate Together Bilbao kontrolari, erresilientziari eta subiranotasun digitalari muzin egin gabe beren teknologia-ereduan aurrera egin nahi duten erakundeentzako topagune gisa sortu zen. Jardunaldian zehar, aztertuko da kode irekiko arkitektura, hardwarearen arloko berrikuntza eta confidential computing delakoa nola ari diren birzehazten enpresek beren aktibo kritikoak babesteko eta negozioan aurrera bizkorrago egiteko modua.

    Red Hat eta Intel enpresek beren ikuspegia partekatuko dute etorkizunerako prestatutako inguruneak eraikitzeko moduari buruz, zeinak gaur egun segurtasunari, araudia betetzeari eta jardute-efizientziari dagokienez dauden erronkei erantzuteko gai baitira.

    Hodei edo cloud hibridoa eta multiclouda bermearekin sinplifikatzea.

    Topaketaren funtsezko ardatzetako bat cloud hibridoaren eta multicloudaren estrategiak sinplifikatzea izango da. Ikusiko dugu Azure Red Hat OpenShift zerbitzu kudeatuak jardute-konplexutasuna gutxiagotzen duela, kostuak optimizatzen dituela eta negozioaren arintasuna mantentzen duela teknologia-oinarri ireki eta sendo batean oinarrituta

    Gaiari heltzeko modu hori bereziki garrantzitsua da bizkortasunez baina beren inguruneen erabateko kontrola mantenduz aurrera egiteko premia duten enpresentzat, haien tamaina dena dela.

    TECNALIAren ekarpena: konfidentzialtasuna eta datuen babesa, eta adimen artifiziala

    Azpiegitura seguruekin eta babes aurreratuko teknologiekin dugun eskarmentuak indartu egiten du TECNALIAk enpresarako teknologia arloko erreferentziazko bazkide gisa betetzen duen zeregina.

    • TECNALIAk hitzaldi tekniko bat emango du jardunaldian: “Konfidentzialtasuna eraldaketa digitalaren motor gisa CoCo tresnarekin”. Aitzol Zubizarreta eta Ivan Gutiérrez lankidek azalduko dute konfidentzialtasuna nola bihurtzen den eraldaketa digitalerako egiazko motor.
    • Datuak babesteko ikuspuntu aurreratuak eta adimen artifiziala aztertuko ditugu beren bizi-ziklo osoan zehar. Alderdi hori kritikoa da erakundeen konfiantza, lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko gero eta digitalizatuago dagoen ingurune batean.

    Kasu errealak eta enpresa handiaren ikuspegia

    • Programa osatzeko, BBVA bankuak parte hartuko du. Bere sektorean erreferentzia da mundu mailan, eta bere esperientzia azalduko du bere banku-corea plataforma orokor industrializatu baterantz eraldatzeari dagokionez.
    • Ikusiko dugu nola uztartzen diren modernizazioa, hedapen globala eta segurtasuna diseinuarekin negozioaren egonkortasuna kaltetu gabe.
    • Jardunaldiari amaiera emateko networking-tarte bat izango da, hizlarien eta bertaratuen artean esperientziak partekatzea ahalbidetzeko.

    Iberdrola dorrea, Bilbo

    Hartu zure lekua!
    Izena eman