Agenda

    ITE+3R BILTZARRA: eraikinen ikuskapen teknikotik hiri-birgaitze, -berroneratze eta -eraberritzera

    Eguna

    2018ko maiatzaren 22a - 2018ko maiatzaren 23a

    Lekua

    Forum Evolución Burgos

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Eraikinen ikuskapen teknikoak (EIT) eraikinen hobekuntza eta mantentze-lanen ekintza prebentiboak bultzatzen ditu, eta haien segurtasunaz, irisgarritasunaz eta energia-eraginkortasunaz arduratzen da.

    Biltzar horretan, non EITa, hiri-birgaitzea, -berroneratzea eta -eraberritzea izango baitira gai nagusi, Burgoseko hiri-berroneratzearen eredua ebaluatuko da, arrakasta- eta aitzindaritza-eredu baita.

    Hiri-birgaitze eta -eraberritzeko 400 bat adituk eraikinen ikuskapen teknikoez eta hiri-birgaitze, -berroneratze eta -eraberritzeez eztabaidatuko dute. Haien artean izango da gure lankide Patricia Molina; maiatzaren 23an hartuko du parte biltzarrean, “2. tailerra. Hiri-birgaitzeko jardunbide egokiak”en, eta “Hiri adimendunetako hiriak berroneratzeko planak” izenburuko hitzaldia emango du. Hiria berroneratzeko plan jasangarri eta integratuak nola garatu azalduko die hizlariak hiri horretako agintariei, eta nola ezarri behar diren tokian tokiko beharrak asetzeko hiri eta eskualde adimendunen estrategiak.

    Hauei dago zuzendua tailer hori: auzo-birgaitzeetan eta berroneratze-prozesuetan Espainian egin diren jardueren ezaugarriak ezagutu nahi dituzten eraikuntza-sektoreko profesionalei eta eragileei.

    Informazio gehiago: http://www.congresoitemas3r.com/archivos/opal-session/taller-2-buenas-practicas-en-la-rehabilitacion-urbana

    Congreso3R