Agenda

    Itsas inguruneko korrosioari buruzko jardunaldiak

    Corrosión en ambientes marinos

    Eguna

    2025ko azaroaren 27a - 2025ko azaroaren 28a

    Lekua

    Leioa

    Ordua

    9:00 am - 1:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Jardunaldi praktiko honetan, parke eolikoen garapenean eta operazio- eta mantentze-lanetan diharduten sektoreko eragile nagusiek parkeen efizientzia hobetzeko eta operazioen eta mantentze-lanen (O&M) kostuak murrizteko berrikuntza nagusiak erakutsiko dituzte, eta haien inguruan eztabaidatuko dute.

    • Korrosioaren aurkako babesa funtsezkoa da itsas parke eolikoen egituren iraunkortasunerako. Horixe izango da saioetan landuko diren gai nagusietako bat, muturreko egoeretan egoten baitira parkeak.
    • Osagaien iraunkortasuna bermatzea funtsezkoa da proiektu horien epe luzerako bideragarritasuna bermatzeko.
    • Korrosioaren aurkako babesa aukerarik handienetako bat da itsas zabaleko parke eolikoen errendimendua optimizatzeko. Funtsezko alderdi horrek zuzenean laguntzen die instalazio horien fidagarritasunari eta efizientziari, eta horiek funtsezkoak dira energia garbiago eta jasangarriago bateranzko trantsiziorako.

    Azaroaren 27an eta 28an zenbait enpresak (hala nola DNV, PPG eta NAVANTIA) beren arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzte EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan, Leioan.

    Industriaren, unibertsitatearen eta teknologia eta berrikuntzako zentroen EAEko sarearen arteko elkarlanerako topaketa honen helburua da itsas zabaleko industriako eta haren balio-kateko profesionalen elkargune izatea, bai eta azken ikasmailetako ikasle guztientzat merkatuaren eta unibertsitatearen arteko zubia izatea ere.

    Itsas inguruneko korrosioari buruzko jardunaldietan landuko diren gai batzuk

    • Itsasoko egituren korrosioa eta babesa
    • Estaldura- eta babes-sistema katodiko berriak
    • Korrosioaren monitorizazioa eta tresna digitalak
    • Altzairu eta material aurreratu berriak
    • Goi-tentsioko kableetarako eta flotatzaileen sektorerako soluzioak
    • Hidrogeno berdearen inguruko berrikuntzak itsas zabaleko testuinguruan

    Egitaraua laster egongo da eskuragarri

    Paraninfoa (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, EHU), Leioa

    Hartu lekua!