Agenda

    Itsas zabaleko energia eolikoa sustatzeko mintegia Lisboan

    Proyecto TWIND eólica marina

    Eguna

    2022ko azaroaren 10a

    Lekua

    Museu do Oriente, Lisboa, Portugal

    Ordua

    8:30 am - 5:15 pm

    Prezioa

    Doan

    WavEC-en urteroko mintegian, itsas zabaleko energia eolikoak Iberiar penintsulako kostaldean izan duen bilakaera eta sektorearen azken berrikuntzak azalduko dira.

    WavEC-ek eta Espainiaren Portugaleko enbaxadak antolatu dute ekitaldia, eta aukera paregabea da itsas komunitatearekin harremanetan egoteko eta ekonomia urdin jasangarriari buruzko ikuspegiak partekatzeko.

    Gure lankide Germán Pérezek, TECNALIAko Itsas Zabaleko Berriztagarrien arduradunak, gure esperientzia eta garapen teknologikoak partekatuko ditu itsas zabaleko energia eoliko flotatzailea merkaturatzeko Iberiar penintsulako hornikuntza-katearen eraketari buruzko saioan.

    Mintegiaren barruan, egingo da, halaber, TWIND ekimenaren azken ekitaldia. Ekimen horretan, lankide hauekin dihardu TECNALIAk: WavEC Offshore Renewables (Portugal), Offshore Renewable Energy Catapult (Erresuma Batua) eta Technische Universiteit Delft (Herbehereak).

    Lau saio

    • Itsas zabaleko industria eoliko flotatzailearen etorkizuna Iberiar penintsulan
    • Berrikuntza teknologikoa eta ikerketa
    • Iberiar penintsulako hornidura-katea prestatzea itsas energia eoliko flotatzailea merkaturatzeko
    • Itsas zabaleko energia berriztagarriak aukera lehiakor eta fidagarri bihurtzea, energia garbia hornitzeko

    Mintegiari buruzko argibide gehiago

    TWIND proiektuari buruz

    TWIND ekimenaren helburua bikaintasun-sare bat sortzea da, itsas zabaleko energia eolikoaren arloko ikertzaile profesional espezializatuen eta prestatzaileen talde bat dinamizatzeko. Portugalen sortzen ari den industriari laguntzea du helburu.

    TECNALIAn, gainerako partaideekin batera, lanean ari gara itsas zabaleko energia eolikoaren sektoreko ezagutza eta esperientzia Wavec-era transferitzeko, langile-trukeen, tutoretzen eta tailerren bidez, besteak beste.

    Europako Batzordea

    *Proiektu honek Europar Batasunaren koordinazio- eta laguntza-ekintzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 857631 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.

    Lisboa

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda