Itsaspenari eta Itsasgarriei buruzko Nazioarteko XXI. Kongresua

    XXI Congreso Internacional de Adhesión

    Fecha

    16 de noviembre de 2021 - 17 de noviembre de 2021

    Lugar

    Online

    Horario

    9:00 am - 5:00 pm

    Precio

    150 € (IVA no incluido)

    Itsasgarrien bidezko loturen teknologiaren arloko aurrerapen teknologikoak eta merkatuko azken berritasunak eta aplikazioak ezagutu nahi dituzten itsasgarrien profesional espezializatuen, fabrikatzaileen eta erabiltzaileen artean ezagutza- eta teknologia-trukatzeko urteroko foro nagusia da kongresu hau.

    Azaroaren 16an, kongresuaren bezperan, workshop edo lantegi bat egingo da, itsasgarriek produktu jasangarri eta zirkularren garapenean duten egitekoarekin erlazionatutako alderdiak lantzeko; unibertsitate, zentro teknologiko eta enpresetako profesional ospetsuek emango dute.

    Kongresuan, itsaspenarekin eta itsasgarriekin erlazionatutako alor guztiak landuko dira.

    • Itsasgarrien sintesia eta formulazioa
    • Itsasgarriak eta gainazalak karakterizatzeko teknikak
    • Industriarako interesgarriak diren itsasgarrien aplikazioak
    • Itsaspenaren ingeniaritza
    • Gainazal-tratamenduak
    • Loturen iraunkortasuna
    • Itsasgarrien jasangarritasuna eta zirkulartasuna

    Data adierazgarriak

    Kongresuan adibide praktiko errealekin parte hartzeko proposamenak aurkezteko aukera ireki dugu: adibide horiek partekatzea oso interesgarria izango da sektore industrialentzat, zeinetan itsasgarrien bidezko lotura fabrikazio berritzaile eta jasangarrirako teknologia erraztaile bihurtu baita.

    • Laburpenak bidaltzeko azken eguna: irailaren 20a
    • Onartutakoen berri ematea: irailaren 27an
    • Izena emateko azken eguna: azaroaren 5a

    Informazio gehiago

    ASEFCA itsaspenaren eta itsasgarrien Espainiako taldeak (TECNALIA ere talde horretakoa da) antolatzen du Itsaspenari eta Itsasgarriei buruzko Nazioarteko XXI. Kongresua, non itsasgarrien industriaren eta ikerketaren jasangarritasuna izango baita ardatz nagusia.

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman