Galdaketako V. Focus foroa: berrikuntza, jasangarritasuna eta merkatu berriak

    V_Focus_fundición_digitalización

    Fecha

    19 de noviembre de 2026

    Lugar

    TECNALIA, 700 eraikina - Olabeaga aretoak (Derio)

    Horario

    9:00 pm - 3:00 pm

    Precio

    Gratuito

    Berrikuntza, jasangarritasuna eta galdaketa-sektorearen etorkizuna aldatzeko aukera berriak

    Galdaketaren sektoreko Focus Foroaren V. edizioan, sektoreko enpresa, profesional eta eragile teknologikoak topatuko dira, eta sektoreko topagune nagusietako bat da urtez urte.

    Industriaren aldaketa sakonek markatutako testuinguru batean, foro hau topagune egokia da ezagutza trukatzeko espazio dinamiko bat sortzeko, non aukera izango baita benetako esperientziak partekatzeko, aukerak identifikatzeko, soluzioak azaltzeko eta galdaketaren etorkizuna markatuko duten joerei aurrea hartzeko.

    Galdaketa-sektorearen eraldaketaren erronkak eta palankak

    Jardunaldian, sektorearen eraldaketaren erronka eta palanka handiei helduko diegu, ikuspegi praktiko eta estrategiko batetik. Hauek dira, besteak beste:

    • Eraldaketa digitala eta adimen artifiziala, lehiakortasun- eta eraginkortasun-eragile.
    • Merkatu eta hazteko aukera berriak aztertzea, ingurune globala gero eta zorrotzagoa dela kontuan hartua.
    • Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra ekoizpen-eredu arduratsuago eta erresilienteagoak lortzeko gako.

    Ekitaldian, adituen ponentzia inspiratzaileak, benetako arrakasta-kasuak eta lan kolaboratiboko mahaiakizango dira, elkarrizketa, elkarrekin ikastea eta ideia eta aukera berriak sortzea sustatzeko pentsatuak.

    Focus Foroa ez da jardunaldi tekniko soila. Aitzitik, aukera paregabea da sektoreko ekosistemarekin konektatzeko, lankidetza-sareak zabaltzeko eta galdaketak etorkizun berritzaileago eta jasangarriago baterantz egingo duen bilakaeran aktiboki parte hartzeko.

    **Hartu lekua. Toki-kopurua mugatua da

    TECNALIA, 700 eraikina - Olabeaga aretoak (Derio)

    Hartu lekua!

    Agenda