Agenda

    Izan zientzialari egun batez, eta egin klima-aldaketaren aurka

    Visita al laboratorio de TECNALIA

    Eguna

    2023ko irailaren 28a

    Lekua

    TECNALIA, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 700 eraikina (Derio)

    Ordua

    12:30 pm - 2:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Bihur zaitez zientzialari egun batez, eta aurre egin klima-aldaketari: bizi esperientzia paregabe bat TECNALIAren laborategietan

    Bihur zaitez zientzialari egun batez, eta egin aurre klima-aldaketari. Energia berriztagarrietan eta eraikuntzan klima-erronkari aurre egiteko soluzioak garatzen eta probatzen ditugun laborategiak erakutsiko dizkizute TECNALIAko ikertzaile batzuek.

    Bisitaren ondoren, gure instalazioetan bisitan gurekin izango diren adituekin bazkaltzera gonbidatzen zaitugu. Giro lasaian hitz egin ahal izango duzu haiekin, eta gehiago ikasiko duzu ikerketak erronka klimatikoari eta trantsizio energetikoari aurre egiteko duen funtsezko eginkizunari buruz.

    Asteklimari buruz

    Asteklima 2023, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatzen du, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez. Helburua da herritarrak trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea.

    Bisitari buruzko informazio interesgarria

    • 20 lagun gehienez. Mezu elektroniko bat jasoko duzu izena behar bezala eman duzula baieztatzeko, erregistro-ordenaren arabera.
    • 16 urtetik gorako jendearentzat.

    TECNALIA, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 700. eraikina

    Hartu lekua!

    Agenda