Agenda

    Jardunaldi teknikoa: pintura eta estaldura jasangarri eta seguruak

    Eguna

    2018ko ekainaren 20a

    Lekua

    Fundación Gómez Pardo, Alenza kalea 1, 28003 Madril

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Gaur egun pintura eta estaldura konbentzionalei eta ekologikoei buruz hitz egiten dugu, baina zeri deritzogu ekologiko? Prestazio handiko pinturak fabrikatu, merkaturatu eta aplikatzearen onurak argitzea da jardunaldi tekniko honen helburu nagusia, baita mota horretako pintura eta estaldurei eragiten dieten arautegia eta legedia ezagutzea ere, merkatuan gero eta gehiago eskatzen baitira. Konposatu organiko lurrunkorretan (KOL) baxuak dira, landare-jatorriko edota jatorri mineraleko lehengaiez eginda daude, eta ekoitzi eta erabiltzerakoan ez dute kutsatzen.

    Azken finean jardunaldi honek helburu hau du:

    • Pintura eta estaldura seguru eta jasangarrien industriaren perspektiba azaltzea.
    • Lortu nahi den helburuaren arabera eskuragarri dauzkagun alternatiba eta prestazioei buruzko galderei erantzuna ematea.
    • Kontsumitzaileekiko komunikazio arduratsurako elementuak identifikatzea.

    ZERGATIK EZ ZENUKE HUTS EGIN BEHAR JARDUNALDI HONETARA?

    Jardunaldi honetan, hainbat gairi erantzuna ematea izango dugu helburu: zer onura dakartza pinturen etiketa ekologikoak? Zer baldintza aplikatzen dira? Zer araudi bete behar dute pintura-fabrikatzaileek? Zer erronkei egin behar diete aurre pintura-fabrikatzaileek? Zer ari dira eskatzen Espainiako eta Europako merkatuak? Beste gai asko ere landuko dituzte.

    NORENTZAT DA JARDUNALDI HAU?

    Pintura-fabrikatzaileak eta erabiltzaileak, preskriptoreak eta arkitektoak.

    AGENDA
    09:30 Harrera eta izen-ematea
    10:00 Ongietorria eta aurkezpena
    10:10 Madrilgo Erkidegoko Ingurumen Saila
    10:30 Pintura eta berniz seguruago eta jasangarriagoetarantz
    ► Ramón Álvarez Sacristán, I+G eta Kontroleko zuzendaria, XYLAZEL
    10:50 Emisioak pintura eta estalduretan KOLak eta nanomaterialak 
    ► 
    Alfonso Arevalillo, Ikertzailea, TECNALIA
    11:10 REACH 2018 – komunikazio-sarea handituz 
    ► 
    Ana Castro, Unitateko arduraduna, LABAQUA
    11:30 Atsedenaldia
    11:50 Urarekin eta elikagaiekin kontaktuan dauden pinturetarako migrazioa. Metodologia analitikoak
    ► Julio Llorca Pórcel, Teknikaria, LABAQUA
    12:10 100 urte + Gizartea eta Pintura
    ► 
    Antonio Vilaseca Martínez, TITAN taldeko zuzendari teknikoa
    12:30 Produktuaren ingurumen-adierazpenak pinturetan: egikaritzeko eta egiaztatzeko egin beharreko urratsak
    ► Eli Amat, Teknikaria, TECNALIA Certificación
    12:50 Pintura eta bernizei UEko Etiketa Ekologikoa emateko irizpide ekologikoak
    ► Arantxa Pérez, Teknikaria, TECNALIA
    13:10 Galderak
    13:30 Jardunaldiaren amaiera