Agenda

    Jardunaldia: osasun-sektoreko IKTentzako aukerak

    Eguna

    2018ko maiatzaren 14a

    Lekua

    Andaluziako Aurrerabideko eta Osasuneko Fundazio Publikoa Kartujako Parke Zientifiko eta Teknologikoa. Américo Vespucio etorbidea, 5 SEVILLA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Ez geratu lan-jardunaldira etorri gabe; Andaluzian osasun-sektoreak IKTei zer negozio-aukera ematen dizkion eztabaidatuko da han.

    Zuzenean azalduko digute zer orientazio estrategiko duten Andaluziako Juntako Osasun Sailak eta Andaluziako Osasun Zerbitzuak IKTak ezartzeari dagokionez eta sektoreko zenbait esperientzia arrakastatsuren berri emango digute.

     Osasunean IKTak aplikatzeari dagokionez teknologiak eta merkatuak egun dituzten joerak aurkeztuko dira, eta azalduko da, halaber, joera horiek nola bihurtu merkatu globalean lehiatzeko produktu edo zerbitzu eta zer laguntza eman ditzakeen Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroak (CDTI).

    Hainbat gai izango dira hizpide: prebentzioa, diagnostikoa, monitorizazioa, tratamendua, intzidentzia handiena duten patologiak, big data, erabaki klinikoak babesteko sistemak, teknologia haptikoak, errealitate birtuala, gamifikazioa eta gauzen Internet (IoT), besteak beste. Helburua da diseinu berrien soluzioetan elkarrekin lan egitea, IKTen sektoreak eskaintzen dituen aukerak kontuan hartzeko.

    NORENTZAT DA?

    • Osasun-sektorearekiko interesa duten IKT enpresetako zuzendariak.
    • Osasun-sektoreko enpresetako zuzendariak. 

    AGENDA 

    Ordutegia Gaia
    10:30 Ongietorria
    Ana Madera, Andaluziako Aurrerabideko eta Osasuneko Fundazio Publikoko zuzendari gerentea
    ► Gerardo Jesús Jiménez, Andaluziako TECNALIAko zuzendaria
    10:50 Andaluziako Osasun Zerbitzuko eraldaketa digitala
    ► Juan Lucas Retamar, Informazio- eta Komunikazio Teknologien zuzendariordea. Andaluziako osasun-zerbitzua
    11:10 FEDER Interconecta 2018 deialdia Proposamenak egiteko jarraibideak eta gomendioak
    ► Juan Luis Romera, I+G+Bko Proiektuen Kudeaketa, Promozio eta Aholkularitza aditua, Osasun Saila, CDTI
    11:30 Soluzioak bilatzen - Mahai-inguruak
    "Osasun mugikorreko estrategiak: mugikorreko aplikaziaak eta osasun-sistema” Moderatzailea: Javier Ferrero, Andaluziako Osasun Kalitatearen Agentzia
    "Berrikuntza Telemedikuntzan". Moderatzailea: David de Mena, Andaluziako Osasun Zerbitzua
    ► "Quantified self eta haren baliozkotasun klinikoa". Moderatzailea: Alberto Martínez, TECNALIA
    13:00 Jardunaldiaren amaiera
    Eskatutako aldebiko topaketak: CDTI, FISEVI, TECNALIA