Ezagutu material konposatuen etorkizuna TECNALIArekin JECetan
TECNALIA, enpresa kolaboratzaile nabarmena den aldetik, material konposatuko garapenetan izandako azken berrikuntzekin joango da. Gure aditu-taldea Parisen egongo da, JEC World-eko 7. pabiloian, ezagutzak partekatzeko, aukerak aztertzeko eta parte hartzeko.
Material konposatuetan egiten ari garen berrikuntza
TECNALIA material konposatuko eta material anitzeko egiturak fabrikatzeko prozesuak garatzen ari da.
- Egituren fabrikazio-prozesuek lortzen dute prozesuak lehiakorragoak izatea, energia-kontsumoaren eta material-kontsumoaren ikuspegitik efizienteagoak eta jasangarriagoak diren automatizazio- eta digitalizazio-soluzioak garatuz eta materiak birziklagarriak prozesatuz.
- Zenbait garapenetan egiten ditugu berrikuntzak: besteak beste, egitura aeronautikoak modu lehiakorragoan eta azkarragoan fabrikatzeko prozesuetan eta pisuan optimizatutako soluzioen bidez lehorreko garraiorako ibilgailuetarako osagaiak fabrikatzeko prozesuetan.
- Garraio jasangarriaren esparruan, trenen osoko egitura handi ultra-arinduak lortzeko eta birziklagarri eta kostuan lehiakor diren materialekin hidrogenoa biltegiratzeko tangak lortzeko fabrikazio-prozesuak garatzen ari gara.
Planifikatu eta eska iezaguzu bilera bat JEC World azokan
- Ricardo Mezzacasa: "Soluzioak eta aurrerapenak lortzen ditugu material konposatuekin, industria jasangarriaren etorkizuna eraikitzeko"
- Begoña Canflanca
- Simon Sirven
Konpositeak ekoizteko gunea 7. pabiloia
Geure gunea izango dugu topaketan, eta, han, gure aditu-taldeak ezagutzera emango ditu funtzio anitzeko konposite jasangarriak modu berritzaile, eraginkor, automatizatu eta lehiakorrean fabrikatzeko egindako aurrerapenak.
