Agenda

    Jicable'23: Kable Elektrikoen Nazioarteko Biltzarra

    Jicable´23 cables de potencia

    Eguna

    2023ko ekainaren 18a - 2023ko ekainaren 22a

    Lekua

    Lyon - Frantzia

    Ordua

    9:00 am - 5:00 pm

    Prezioa

    Doan

    TECNALIA Electrical Labs-ek jarduera garrantzitsua egiten du tentsio ertaineko eta goi-tentsioko kable isolatuen inguruan, baita haien osagarrietan ere, kable-sistema deritzenetan.

    TECNALIA Electrical Labs-ek jarduera garrantzitsua egiten du tentsio ertaineko eta goi-tentsioko kable isolatuen inguruan, baita haien osagarrietan ere, kable-sistema deritzenetan. Horretan jarduten da TECNALIA, hala Bilbo inguruan dituen produktua garatzeko eta ziurtagiria lortzeko laborategietan, nola instalatutako kableak in situ ebaluatzeko laborategi mugikorrean.

    Hala, honako hauek eskaintzen dizkiogu merkatuari, nagusiki:

    • Tipo-saiakuntzak. Haien helburua kableen eta osagarrien diseinua eta kable-sistema oso baten bateragarritasuna baliozkotzea da. Saiakuntzak IEC 60502, IEC 60840 eta IEC 62067 arauen arabera egiten dira. Arau horiek tentsio ertainetik goi-tentsiorainoko tarte osoa estaltzen dute. TECNALIAren gaitasunek 220 kV-erainoko kable eta kable-sistema osoak estaltzen dituzte.
    • Zerbitzuan jarri aurreko saiakuntzak. Haien helburua da kableen eta osagarrien garraioan, manipulazioan, ezartzean eta in situ muntatzean gerta litezkeen akatsak detektatzea. Horri esker, abian jartzea baliozkotu daiteke. Aipatutako IEC arauek gutxieneko jarraibide batzuk ezartzen dituzte zerbitzuan jarri aurreko probetarako, baina konpainia elektrikoek eta erregelamenduek ezartzen dituzte linea behar bezala zerbitzuan jarriko dela eta behar bezala jardungo duela bermatzeko baldintzarik zorrotzenak.

    Energia-trantsizioa ez da iturri berriztagarrietan soilik oinarrituko, eta beharrezkoa izango da elektrizitate berdea kudeatzeko gai den sare-azpiegitura bat ere. Kable isolatuak azpiegitura berri horren funtsezko osagaiak dira: etorkizuneko energia-sisteman gero eta garrantzi handiagoa izango dute, eta sistemaren deskarbonizazio-prozesuan lagunduko dute.

    Bisita gaitzazu 26. standean

    TECNALIAk sektoreko eragile guztiekin partekatuko du espazioa: kable eta osagarrien fabrikatzaileak, utility-ak, sustatzaileak, ingeniaritzak eta laborategiak.

    Eskatu zure doako pase profesionala!

    JICABLEra joan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta doan bidaliko dizugu azokarako gonbita.

    Lyon - Frantzia

    Hartu lekua!
    Izena eman