Agenda

    JIEEC 2022: Ekipo Elektrikoen Nazioarteko XVII. Jardunaldiak

    Redes eléctricas

    Eguna

    2022ko maiatzaren 10a - 2022ko maiatzaren 11a

    Lekua

    Bilbo

    Ordua

    9:00 am - 6:00 pm

    Prezioa

    150 € (BEZik gabe)

    Sare elektriko adimendunak: funtsezko teknologiak eta eragina Europako Itun Berdean eta berreskuratze-planetan

    Sare elektrikoak energia-sistemaren bizkarrezurra dira, eta funtsezkoak trantsizio energetikoa efizientziaz egiten dela bermatzeko.

    Energiaren Euskal Erakundeak, Orkestrak eta TECNALIAk antolatutako kongresuaren hamazazpigarren edizio honen helburua da zenbait herrialde eta esparrutako aditu eta ikertzaileei topagune bat eskaintzea, aukera izan dezaten ideiak trukatzeko eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoeraz hitz egiteko.

    Edizio honetan, arreta berezia eskainiko zaio teknologiek Europako Itun Berdean eta berreskuratze-planetan duten eginkizunari eta eraginari.

    Egun-erdiko hiru saiotan, gai hauei buruzko esperientziak eta iritziak trukatu ahal izango ditugu:

    • Sare elektriko adimendunen eginkizuna energia-sistemaren deskarbonizazioan eta jasangarritasunean.
    • Sare elektriko adimendunetarako zibersegurtasunaren eta datuen kudeaketaren gakoak.
    • Sistema elektrikoaren eta energia-komunitateen erabiltzaile berriaren eginkizuna.

    Antolatzailea:

    Logo TECNALIA

    Babesleak:

    Laguntzailea:

    Bilbo – Euskalduna Jauregia

    Hartu lekua!
    Izena eman