Agenda

Klima-aldaketara egokitzeko prozesuan datu klimatiko fidagarriak erabiltzeko doako zerbitzua

Eguna

2019ko martxoaren 5a

Lekua

Kursaal Jauregia, Donostia

Ordua

-

Prezioa

Doan

Copernicusek garatutako Climate Data Store (CDS) zerbitzuak doan ematen du sarbidea iraganeko eta egungo datu klimatiko fidagarrietara eta etorkizuneko kalkulu fidagarrietara, klima-aldaketara egokitzeko ekintzen euskarri izan daitezen. Erabaki neurtuagoak hartzeko aukera emango dute hainbat sektoretan: energia, garraioa, ura, hiri-plangintza eta eskualde-plangintza, besteak beste.

ASTEKLIMAn, klima-aldaketari buruzko Euskadiko lehen astean, Copernicus C3S enpresak zerbitzu horren erabilerari buruzko trebakuntza espezifikoa emango du doan. Gaitze-saio hori TECNALIAko ikertzaileek eta Wageningeneko Unibertsitateko (Herbehereak) irakasleek zuzenduko dute, tailer batean. 

  • Climate Data Store (CDS) zerbitzuko datu klimatiko multzoen erabileran eta hautaketan jarriko da arreta: behaketak, berrazterketa, urtaroko proiekzioak, epe luzeko proiekzio klimatikoak eta adierazle sektorial batzuk.
  • Tailerrean, tresna-kutxa (toolbox) ere azalduko dute: erabiltzaileen beharretara egokitzen diren lan-fluxuak eta aplikazioak sortzeko aukera ematen du.
  • AEMET ere izango da han. Estatuan erabilgarri dauden tresnak eta proiekzioak aurkeztuko ditu, eta Espainian espero diren inpaktu sektorial nagusien laburpen bat egingo du.
  • Trebakuntza plataforma elektroniko baten bidez egingo da. Parte-hartzaileek beren ikerlanetan ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute. 

Asmoa da kalitate handiko trebakuntza eskaintzea datu klimatikoak beren negozioetan, ikerketetan edo proiektuetan erabili nahi dituzten aholkulariei eta ikertzaileei (lehentasuna izango dute energiaren, uraren eta tokiko plangintzaren sektoreetakoek).

Trebakuntza honen barruan, webinar bat egitea aurreikusia zegoen, eta otsailaren 14an egin zen. Beste bat egingo da martxoaren 26an.


webinar-copernicus-esquema