Agenda

    Konponbide berritzaileak hiri-plangintza jasangarri baterako

    Eguna

    2018ko abenduaren 11a

    Lekua

    Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Auditorio Aretoa, Hortaleza kalea 63, Madril

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    "Ikuspegi berritzaileak hiri-plangintza jasangarri baterako: hiriak trantsizio energetikoaren bihotzean", horra abenduaren 11ko hitzaldiaren gaia.

    Hiri-planifikatzaileak, tokiko arduradun politikoak, ikertzaileak, enpresariak eta energia-eraginkortasunaren alorreko adituak batzartuko dira, hiriak energia-eraginkortasunaren bidetik planifikatzeko eta berritzeko ikuspegiak eta irizpide eraginkorrak aztertzera.

    Gai hauek jorratuko dituzte jardunaldian: 

    • Etxebizitzak arrazoizko prezioan egiteko teknologiak
    • Finantza-tresnak eta negozio-ereduak
    • Plangintza integratua
    • Herritarren konpromisoa 

    Zenbait aditu izango dira jardunaldian, eta sektore horretan erreferentzia diren enpresa batzuetako ordezkariak. Gure lankide Patricia Molina, Hiri Berroneratze Integratua saileko ikerketa-burua, "Hiri-berroneratze integratua energia-eskuratze jasangarrirako" gaiaz mintzatuko da.

    Deskargatu programa