Agenda

    Konputazio kuantikoak zientzia-fikziozkoa izateari utzi dio?

    Eguna

    2020ko azaroaren 24a

    Lekua

    WEBINAR

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Konputazio kuantikoa urruneko kontzeptu bat izatetik errealitate hautemangarri bat izatera igaro da azken urteotan. Ospe handiko enpresa batzuek egindako aurrerapenei eta inbertsioei esker, uste baino hurbilago dago gailentasun kuantikoa.

    Egia da 2020an konputazio kuantikoa oraindik urrun dagoela konputazio klasikoaren bidez lortutako lorpenetatik, baina sistema kuantikoetarako sarbidea demokratizatzeak egunez egun lorpen interesgarriak ikustea ekarri du, bai enpresen aldetik, bai ikerketa-zentroen aldetik.

    Jakintza-arlo honen etorkizuna itxaropentsua da, eta konputazio-paradigma berri baten atarian gaude.

    Webinar honetan azalduko dugu zer den konputazio kuantikoa, non dagoen magia eta zein diren haren ontasunak, eta, halaber, egungo egoera hobeto aztertuko dugu, optimizazioaren arloko adibide aipagarri batzuen bidez.

    AGENDA

    Horario Tema
    10:00-10:05 Ongietorria
    ► 
    Esther Villar doktorea - Tecnaliako IKTen alorreko Artificial Intelligence plataformaren arduraduna
    10:05-10:30 Zer den konputazio kuantikoa eta zer egoeratan dagoen gaur egun. 1. hitzaldia
    ► Aitor Moreno doktorea - Kontrolerako eta Kudeaketarako Sistema Adimendunen arduraduna (Adimen Artifiziala) 
    10:30-10:45 Aplikazio praktikoak: prozesuen optimizazioa. 2. hitzaldia
    ► Eneko Osaba doktorea - Tecnaliako IKTen alorreko Artificial Intelligence plataformko ikertzailea
    ► Izaskun Oregui doktorea - Tecnaliako IKTen alorreko Artificial Intelligence plataformako ikertzailea 
    10:45-11:00 Ondorioak eta zalantzak

    NORENTZAT 

    • Agenda estrategikoen arduradunak

    • Programazio kuantikoak dakartzan aukerei buruz gehiago jakin nahi duen oro