Agenda

Korrosio-ingeniaritzako ikastaroa - 7. edizioa

Ensayo de corrosión en cámara salina

Eguna

2022ko azaroaren 28a - 2022ko azaroaren 29a

Lekua

Ordua

9:00 am - 5:45 pm

Prezioa

250 € + BEZa

Ikastaro honetan, gure adituek sakonki azalduko dituzte korrosio-prozesuek eragiten dituzten fenomenoak.

Korrosiotik babesteko eta korrosioa monitorizatzeko metodo batzuk ere aurkeztuko dira, eta korrosioa arazo bereziki garestia duten sektoreetan jarriko da arreta nagusia.

  • Hidrogenoagatiko hauskortze-fenomenoak, hormigoi armatuaren korrosioa eta ingurune jakin batzuetako korrosioa landuko dira.
  • Halaber, materialen korrosioa ebaluatzeko saiakuntzak ikusiko ditugu, bai eta saiakuntza azeleratuak ere —zeinek aukera ematen baitute korrosio-fenomenoek eragin ditzaketen baldintzak simulatzeko—, eta ingurune erreal kontrolatuetan saiakuntzak egiteko beste aukera batzuk ere bai.
  • Amaitzeko, hutsegiteen analisi-kasu praktiko batzuk aztertuko ditugu.

Informazioa eta izen-ematea

  • Ángeles Mirón (tel.: 667178863)
  • Izena eman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta bidali zure datuak energia@tecnalia.comhelbidera: izena, enpresaren izena eta harremanetarako telefono-zenbakia. Tokirik baden esango dizugu, eta, tokia bada, ikastaroa nola ordaindu.
  • Lekua mugatua da.

Ikastaroa TECNALIAko ikertzaileek emango dute, MBCC Group-en eta IR Corrosiónen laguntzarekin.

Ikastaroa TECNALIAko ikertzaileek emango dute, EBC Iberiaren eta IR Corrosiónen laguntzarekin.

Laguntzaileak:

Logo Master Builders Solutions

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:00 am - 9:15 am

Ikastaroaren dinamika eta ongietorria

Pablo Benguria

9:15 am - 9:45 am

Korrosioari buruzko hastapenak: oxidazio-fenomenoak

Iñaki Azkarate

9:45 am - 10:55 am

Alderdi elektrokimikoak

Jean-Baptiste Jorcin

10:55 am - 12:20 pm

Korrosio-motak eta -moduak

Iñaki Azkarate

12:20 pm - 12:35 pm

Atsedenaldia

12:35 pm - 12:55 pm

Hidrogenoak eragindako hauskortzea

Elena Silveira Fernández

12:55 pm - 1:45 pm

Korrosioa hormigoi armatuan

Diana Martín (EBC Iberia )

1:45 pm - 2:35 pm

Korrosioaren monitorizazioa

Jean-Baptiste Jorcin

2:35 pm - 3:35 pm

Bazkaltzeko etenaldia

3:35 pm - 4:15 pm

Korrosio-arazoak petrolioaren eta gasaren industrian

Mikel Insausti

4:15 pm - 5:15 pm

Babes katodikoa

Victor de Gregorio (IR Corrosión)

5:15 pm - 5:15 pm

1. jardunaldiaren amaiera