Korrosioak inpaktu handia du gizartean: korrosioari dagokio, zuzenean edo zeharka, herrialde industrializatu baten barne-produktu gordinaren % 2-4 arteko kostua. Funtsezkoa da korrosio-mekanismoak ezagutzea eta aztertzea, andeatzea arintzeko soluzioak planteatzeko eta babes-metodo egokiena aukeratzeko, besteak beste.
Teknika elektrokimikoak ahalmen handiko tresna dira materialen andeatzea ikertzeko eta ebaluatzeko. Webinar honetan, korrosioaren azterketan gehien erabili ohi diren teknika elektrokimikoetako batzuk aurkeztuko ditugu.
EDUKIA
- Sarrera. Zer da korrosioa?
- Elektrokimikari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk.
- Zirkuitu irekiaren potentziala.
- Kurba potentziodinamikoak.
- Inpedantzia elektrokimikoko espektroskopia.
- Maiztasun-modulazio elektrokimikoa.
- Tokiko teknika elektrokimikoak.
NORENTZAT DEN
- Osagai-fabrikatzaileak.
- Petrolioaren eta gasaren industria.
- Industria kimikoa eta petrokimikoa.
- Energiaren sektoreko osagaien eta ekipoen fabrikatzaileak, bereziki egurats zabalean edo kondizio gogorretan (adibidez, itsaso zabalean) egon behar dutenenak.
- Eraikuntzako produktuen fabrikatzaileak.
- Egurats zabalean, uretan murgilduta edo lurzoruan egon behar duten materialak, osagaiak eta egitura metalikoak fabrikatzen dituzten enpresak.
NORK EMATEN DUEN
- Jean Baptiste Jorcin - Muturreko Egoeretarako Materialen ikertzailea, Energia eta Ingurumen sailean.