Agenda

    Korrosioak eragindako hutsegiteen azterketa eta prebentzioa

    Eguna

    2020ko maiatzaren 21a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Material metalikoak ingeniaritzaren funtsezko osagaia dira. Karbono-altzairua, altzairu herdoilgaitza eta aluminioa erabiltzen dira gehien industrian, eraikuntzan eta eguneroko bizimoduan, eta inguruneko kondizioek eragindako korrosioaren ondorioz hondatzeko arriskua dute horiek guztiek beren balio-bizitzan zehar.

    Gure egituran edo ekipoan sortutako kaltea metal-ingurune binomioaren araberakoa da, eta korrosioaren garrantzia, berriz, ingurunearen agresibitatearen araberakoa.

    Kaltearen larritasuna osagaiaren erabakigarritasunaren araberakoa da: 

    • Baldin eta metala nola portatzen den baldin badakigu, osagaiaren lodiera edo sekzioa handitu badezakegu eta estetika faktore kritikoa ez bada, metalaren balio-bizitza osoan ez da arazorik izango korrosioarekin, nahiz eta agertu.
    • Beste batzuetan, korrosioa ahalik eta gehien atzeratu behar da, eta, hasten denean, kontrolatu, elementuak huts egin ez dezan ordezkatu aurretik.
    • Eta proiektu estrategiko batzuetan, korrosiorik ezingo da azaldu osagai edo egitura horren balio-bizitza osoan. 

    Tresna hauek erabiltzen ditugu korrosioak eragindako hutsegiteei aurre egiteko: 

    • Aldez aurretik lan-ingurunearen azterketa bat egin, eta, horren arabera, material egokia aukeratu (edo material eta estaldura egokia).
    • Lan egin duen osagai baten narriadura aztertu eta hutsegitea zerk eragin duen identifikatu. 

    EDUKIA 

    • Korrosioak eragindako hutsegiteen azterketa ongi egiteko zer metodologia erabiltzen dugun azalduko dugu.
    • Zenbait adibide praktiko erakutsiko ditugu. 

    NORK EMATEN DUEN 

    • María Vaquero – Lab_services arloko Materialen Ingeniaritzako taldeko teknikaria. 

     NORENTZAT DEN 

    • Sistemen eta osagaien diseinuan, fabrikazioan, erabileran edo mantentze-lanetan erantzukizunak dituzten pertsonak.
    • Fidagarritasuneko eta mantentze-lanetako arduradunak.
    • Osagai eta egitura metalikoen fabrikazioko kalitate-arduradunak.
    • Bulego teknikoak.
    • Osagaien diseinu-teknikariak.
    • Arrisku-arduradunak.