AAren aroko laborategi farmazeutikoak: kasu errealak, erregulazioarekin lotutako erronkak, eta aukera berriak
TECNALIAren laborategiak bisitatzeko, ekitaldira bertaratzea beharrezkoa da
Adimen artifiziala pharma sektorearen eraldaketa digital berria bultzatzen ari da
Gaur egun, industria farmazeutikoaren eraldaketa digitalerako ezinbestekoa da datuaren erabilera adimenduna. Adimen artifiziala laborategietako eraginkortasuna areagotzeko, kalitatea ziurtatzeko eta berrikuntza bizkortzeko palanka gisa finkatu da, betiere ingurune zorrotz eta oso arautu batean.
Promesetatik kasu errealetara: Industria farmazeutikoan gaur egin aplika daitekeen AA
Jardunaldi honetan, TECNALIAK gonbita egin dio industria farmazeutikoari, kontura dadin pharmaren sektorean AA jada ez dela promesa futurista bat.
- Orain beste zerbait da: erabakitzea zer zeregin bizkortu dezakegun, zer datu erabil ditzakegun, zer tresna diren seguruak eta nola frogatu dezakegun emaitza fidagarria dela Kalitate Bermearen, ikuskaritza baten edo kasuan kasuko erakunde arautzaileen aurrean. Kea kasu errealetatik bereizteko jardunaldia.
- Ekitaldi hau ikuspegi tradizionaletatik harago aurrera egin nahi duten eta datuaren bidez balioa sortzeko modu berriak esploratu nahi dituzten I+G, QA, QC, IT eta datuen arloko arduradunei eta zuzendari teknikoei zuzenduta dago.
TECNALIAREN balio diferentziala GxP inguruneetan AA ezartzeko.
TECNALIAK ikerketa eta garapen teknologikoko zentro baten balio erantsia ematen du: soluzioak gauzatu, ikertu, ebaluatu eta baliozkotzeaz gain, teknologia garatu eta transferitzen dugu, eta enpresei beren erronka konplexuenak ebazten laguntzen diegu.
Gure ikuspegiak ezagutza farmazeutikoa, gaitasun analitiko aurreratua, eta AAri eta big datari buruzko jakintza handia uztartzen ditu, eta alderdi horiek guztiak berariaz aplikatzen ditugu GxP inguruneetan.
AAren eta big dataren aplikazio praktikoak pharma sektorearen produktibitatea areagotzeko
- AA sortzailea pharma sektorearen produktibitatea areagotzeko tresna erreal nola bihur daitekeen deskubritzea, betiere kalitate-, konfidentzialtasun- eta betetze-eskakizunekin bat datorrenaren ekosistema seguru eta korporatibo baten barruan.
- AAk eta big datak farmazia-laborategietan dituzten aplikazio praktikoak ezagutzea: datuaren kudeaketa adimenduna eta LIMS sistemetarako, QC analisietarako, egonkortasun-azterketetarako, fabrikaziorako eta ingurune arautuetan erabakiak hartzeko tresnak.
Nola prestatu fidagarria eta auditorien eta erregulatzaileen aurrean defendagarria den AA bat
Ulertzea nola prestatu behar duzun zure erakundea Kalitate Bermearen aurrean, ikuskaritzen eta erregulatzaileen aurrean defenda daitekeen AA baterako, nola hartzen zaion aurrea FDA, EMA eta AEMPS agentzien ikuspegiari, eta nola bereizi daitekeen berrikuntza erabilgarria hype soiletatik.
Aukera paregabea
- Egitarau zehatza beherago dago ikusgai.
- Hartu zure lekua: ezinbesteko topaketa izango da jakin nahi dutenentzat nola ari den finkatzen adimen artifiziala laborategietako eraginkortasuna hobetzeko, kalitatea ziurtatzeko eta berrikuntza bizkortzeko palanka gisa.
- TECNALIAren laborategiak bisitatzeko, ekitaldira bertaratzea beharrezkoa da
