Leaders in tech conferenceren seigarren edizioan, enpresak eta profesionalak bilduko dira, punta-puntako teknologiek enpresei, industriari eta gizarteari eskaintzen dizkieten aukera bikainak lantzeko.
Berrikuntza teknologikoaren erreferentziazko gunea
Konferentziaren helburua da, beste behin, erreferentziazko topagune bihurtzea teknologiaren orainari eta geroari buruz eztabaidatzeko, bai eta haren aplikazioei buruz ere, honako esparru estrategikoetan: adimen artifiziala, zibersegurtasuna, datu-espazioak, eraldaketa digitala, transferentzia teknologikoa eta jasangarritasuna.
Jardunaldian, hitzaldiak, mahai-inguruak eta pilula inspiratzaileak eskainiko dira, zeinetan aurkeztuko baitira esperientzia errealak eta eragin ekonomiko eta soziala izan duten kasu arrakastatsuak.
Leaders in Tech-en agendan parte hartuko dugu
Juncal Alonso gure lankideak “Datu-espazioa: diseinutik ekintzara” mahai-ingurua moderatuko du.
- Panel horretan, azalduko du TECNALIAren iritziz nola bihurtu daitezkeen datuak berrikuntzaren, lehiakortasunaren eta enpresen eta sektoreen arteko lankidetzaren benetako eragile.
- Gainera, enpresa eta erakunde liderretako ordezkariek hartuko dute parte konferentzian, hala nola honako hauetakoek: Google DeepMind, Vodafone, Iberdrola, Gaia-X Hub España, IDSA, DAMA España, AINIA, LKS Next, Inkolan, BBK Fundazioa, Sidenor, IMQ Seguros eta Bilboko Udala, besteak beste.
Berrikuntza ikuspegi globalarekin
Agendan interes handiko esku-hartzeak ageri dira.
- Google DeepMinden hitzaldia, adimen artifizialaren aplikazio globalari buruz.
- Vodafonek aro digitaleko zibersegurtasun estrategikoari buruz duen ikuspegia.
- Eta transferentzia teknologikoari, berrikuntza-hubei eta Silicon Valleyren esperientziari buruzko elkarrizketak.