Agenda

      Lotura konplexuetarako teknologia eta berrikuntza

      Tecnología e innovación para uniones complejas

      Eguna

      2024ko abenduaren 3a

      Lekua

      Salle Châteauform’ City le CNIT 2, Place de la Défense, PUTEAUX, 92000

      Ordua

      9:00 am - 1:15 pm

      TECNALIAk lotura konplexuetara bideratutako teknologiari eta berrikuntzari buruzko jardunaldi teknikoan hartuko du parte

      Aplikazio ugaritan erabiltzen dira baliabide ez-berriztagarrietan oinarritutako itsasgarri sintetikoak, bi gainazal itsasteko funtsezko osagai gisa altzarigintzan, enbalajearen industrian eta eraikuntzan.

      Hala ere, bai industriek bai komunitateek gero eta gehiago onartzen dute material horiek nabarmen eragiten dutela karbono-emisioetan, eta ez direla jasangarriak epe luzeko garapenerako. Beharrezkoa da baliabide petrokimikoak utzi eta biomasatik lortutako iturri alternatiboetara —bioekonomiaren eta ekonomia zirkularraren printzipioekin bat datozenak— igarotzea.

      • Itsasgarriak fabrikatzeko osagaiak lortzeko, gero eta interes handiagoa eragiten du ingurumena errespetatzen duten lehengaiak erabiltzeak.
      • Landare-olioak aukera bikaina dira aplikazio itsasgarrietarako poliuretanoak, akrilatoak eta plastifikatzaileak ekoizteko. Erraz biodegradatzen dira, oso funtzionalak dira eta propietate itsaskor onak dituzte.

      Landare-jatorriko osagai ekologiko berriak esploratzea

      Gure aditu Olga Gómez de Mirandak jardunaldi tekniko horretan hartuko du parte, hitzaldi honekin: “Aplikazio itsasgarrietarako, landare-jatorriko osagai ekologiko berriak esploratzea".

      ** Hitzaldia ingelesez izango da.

      París, Salle Châteauform’ City le CNIT 2, Place de la Défense

      Hartu lekua!
      Izena eman

      Agenda