Agenda

    MAINTENANCE 2021: industriako mantentze-lanen nazioarteko azoka

    Mantenimiento 4.0

    Eguna

    2021ko urriaren 26a - 2021ko urriaren 28a

    Lekua

    Bilbo

    Ordua

    9:00 am - 6:00 pm

    Prezioa

    Doan

    4.0 industriaren oinarrian, aktibo eta sistema konektatu batzuen multzo bat dago, zeinak balio-kate osoa hartzen duen sare adimendun bat osatzen baitu. Monitorizazio, diagnostiko eta iragarpen aurreratuko soluzioak garatzetik, aktiboak berak ekintza hauek egiteko gai bihurtzen dituzten soluzioak garatzera pasatu gara: ezusteko aldaketak gertatzean erreakzionatu, hutsegiteak aurreikusi, haietara egokitu eta mantentze-lanak martxan jarri.

    • Mantentze-lanak funtsezkoak dira negozio baten balio-katean. Aktiboen bizi-ziklo osoan, haien balio-kate osoan zehar, mantentze preskriptiboa ezartzen joatea da helburua.
    • Osasunari buruzko datuak prozesatzeko sistemen eta ekipoen interkonexio gardena ematen dugu, eta ekipoaren egoera birkonfiguratzen dugu, ekoizpen-helburuak lortzeko.

    MAINTENANCE 2021en egongo gara. Etorri bisitan, eta mantentze-lanetarako soluzio aurreratuak erakutsiko dizkizugu; baita aktiboen bizi-zikloa kudeatzeko soluzio aurreratuak ere, mantentze-lanen kostuak % 50eraino murrizten eta ekipamenduen disponibilitatea % 30 handitzen dutenak.

    BECeko 1. pabiloia, H1 standa.

    Bilbo

    Eskuratu zure plaza!
    Izena eman