Agenda

    MATCOAM Eraikuntzaren Astea: sektorearen eraldaketa digitala

    Semana de la Construcción MATCOAM

    Eguna

    2025ko martxoaren 25a - 2025ko martxoaren 27a

    Lekua

    Madril

    Ordua

    10:00 am - 8:30 pm

    Adimen artifizialaren bidez eraikuntzaren sektorea eraldatzea izango dugu hizpide MATCOAM Eraikuntzaren Astean

    MATCOAM Eraikuntzaren Astean eraikuntzaren sektorearekin lotutako enpresak eta erakundeak biltzen dira, azken joerak eta berrikuntzak arkitektoekin eta eraikuntza-prozesuan parte hartzen duten beste profesional batzuekin partekatzeko.

    Ekitaldiak hiru egun iraungo du, eta jarduera-agenda bete-betea gauzatuko da, erakusketa-espazio eta kongresu gisa. Hitzaldiak, tailerrak, eskola magistralak eta harreman-sareak lantzeko jarduerak egingo dira, sektorearen erronka nagusiei heltzen dieten hiru ardatz tematikoren inguruan antolatuta: birgaitzea, jasangarritasuna eta berrikuntza.

    AAren bidez eraikuntza eraldatzea

    Martxoaren 27an, Eneritz Barreirok, TECNALIAko eraikuntza-prozesuak automatizatzeko arduradunak, IA Lab COAMek antolatutako “Adimen Artifiziala Eraikuntzan: arkitekturaren, eraikuntzaren eta industrializazioaren arloko aplikazioak” saioan parte hartuko du.

    Saioan, AAk eraikuntzaren sektorearen eraldaketan duen inpaktua aztertuko da, eta esperientziak eta aplikazio errealak azalduko dira. Hala, aztergai izango da AAk eta teknologia berriek nola hobetu ditzaketen eraikuntzaren efizientzia, jasangarritasuna eta lehiakortasuna, berrikuntza fase guztietan bultzatzeko.

    Ekitaldiari buruzko informazio praktikoa

    Eraikuntzaren II. Astera bisitari gisa joateko, izena eman behar da erregistro orokorraren bidez, WEBAPP ofizialean; doakoa da.

    Halaber, jardueretan parte hartzeko erregistroa eskuragarri dago dagoeneko, webgune ofizialean.

    Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid, Calle Hortaleza 63, Madrid

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda