Agenda

    Material eta osagai nanogaitu berriak garatzeko azpiegitura pilotuen sektore anitzeko aplikazio industrialen aurkezpena

    Eguna

    2018ko martxoaren 14a

    Lekua

    BEC, Bilbo

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Joan den martxoan, arrakasta handiz aurkeztu genuen “Nanoteknologiak eta material aurreratuen proiektu pilotuen saiakuntza-bankuak industriarako eta inbertsio pribatuetarako” saioa Nanospain2017 biltzarrean, eta, oraingoan, plazer handiz gonbidatzen zaituztegu Euskal Herrian proiektu pilotuen inguruan egingo dugun beste saio batera.

    Industrial Forum of Imagine Nano 2018ren barruan egingo dugun saio honetan, lortutako edo espero diren emaitzak hartuko ditugu ardatz, industriarako interesgarriak izan daitezkeelakoan.

    Beraz, azpiegitura pilotu batzuen sektore anitzeko zenbait aplikazio erakutsiko ditugu, eta azalduko dugu nola lagundu dezaketen nanoteknologiak eta material aurreratuen garapenak eta hobekuntzak industriaren berrikuntzan.

    Euskal Herriak ibilbide azpimarragarria du industriako nanoteknologian eta material aurreratuen ikerketan tokiko inbertsio publikoak egiteari dagokionez, bai eta EBk finantzatutako (H2020) proiektu pilotuetan parte hartzeari dagokionez ere. Hori dela eta, saioaren lehen zatian Euskal Herriko jarduera batzuk erakutsiko ditugu, eta bigarrenean, berriz, EB barruko beste jarduera batzuk.

    Saio honetan, alderdi hauek elkartuko dira: 

    • Industria: Enpresa handiak, ETEak nahiz startup-ak.
    • Inbertsiogile pribatuak.
    • Abian diren Horizon 2020eko eta FP7ko proiektu pilotuetako koordinatzaileak, ustiapen-buruak, lerro pilotuen garatzaileak eta industriako partaide giltzarriak.
    • Teknologia-zentroetako eta beste interes-talde giltzarri batzuetako ordezkariak.
    • Tokiko ordezkariak. 
    EGITARAUA
    09:00-09:15 Izen-ematea
    09:15-9:25 Ongietorri ofiziala:
    Amaia Martinez, SPRI
    Bojan Boskovic, CNT & EPPN
    Yolanda de Miguel, TECNALIA
    09:25-9:45 TECNALIAren aurkezpen-saioaren eta proiektu pilotuei loturiko jardueren inguruko sarrera
    Sonia Florez, TECNALIA
    09:45-10:15 PLATAFORMA: Diseinu bidezko segurtasunaren esparrua, automobilgintzarako eta aeronautikarako karbonozko nanohodietan oinarrituriko produktu nanogaituak fabrikatzeko lerro pilotuak garatzeko
    Jesús López de Ipiña, TECNALIA
    4.0 industriaren kontzeptua, automobilgintzarako eta aeronautikarako produktu nanogaituak fabrikatzeko instalazio pilotuetarako
    Angel Hernan, SISTEPLANT
    10:15-10:45 IZADI-NANO2INDUSTRY: Automobilgintzaren, eraikuntzaren eta nekazaritzako makinen sektoreetarako nanomaterialez gaitutako errendimendu hobetuko produktuen ekoizpen industrialerako proiektu pilotuak
    Cristina Elizetxea, TECNALIA
    ESTCRATCH PILOT: Automobilgintzaren sektorerako adibide bat
    Mario Ordoñez, MTC, Maier Technology Center
    10:45-11:15 Atsedenaldia
    11:15-11:45 Ekoizpen-sare pilotuaren negozio-eredua: NANOLEAPen adibidea
    Bojan Boskovic, Cambridge Nanomaterials Technology
    11:45-11:15 Automobilgintzarako, medikuntzarako eta beste industria-sektore estrategiko batzuetarako gailu elektroniko eta fotonikoen eremu handiak inprimatzeko lerro pilotuak
    Simon Perraud, CEA
    12:15-12:45 HYPROD: Automobilgintzarako eta aeronautikarako konposite arin adimendunen funtzionalizazio aurreratua
    Sandrine Lebigre, R&D Programmes Manager (IPC)
    14:45-13:00 Mahai-ingurua eta azken iruzkinak