Agenda

    Material konposatuen aro berria: nola egokitu produktu eta sektoreen eskaera berrietara

    Eguna

    2020ko ekainaren 11a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Material konposatuak ezagunak dira, besteak beste, arintzeko ahalmen handia dutelako, funtzioak integratzeko gaitasun handia dutelako, diseinuen moldakortasunagatik, eta abar. Horrek guztiak oso egoki egiten ditu zenbait sektoretako aplikazioen eskakizun zorrotzetarako: automobilgintza, aeronautika, eraikuntza eta sektore eolikoa, esaterako.

    Sektore bakoitzak bere erronkak ditu, batez ere eskakizun-mailari lotuak, baina guztiek dituzte honako premia hauek: 

    • Kostuak murriztea, kostu txikiagoko lehengaiak bilatuz, bai eta ekoizpen-prozesu gero eta azkarrago, eraginkorrago, automatizatuago, kontrolatuago eta adimendunagoak ere.
    • Ingurumen-inpaktua murriztea, indarrean dauden araudiak betetzen direla ziurtatzeko eta ekonomia zirkularreko eredu baterantz bilduz joateko.
    • Material aurreratuekin lan egitea, produktu berari funtzio-aniztasuna emateko. 

    Erronka horiei nola aurre egin material konposatuak erabiliz: horixe da webinar honen helburu nagusia.

    EDUKIA 

    • Fabrikazio-prozesuak automatizatzeko eta eraginkortasuna hobetzeko aukerak.
    • Zuntz jarraituaren bidezko fabrikazio aditiboa ekoizpen-prozesu gisa.
    • Fabrikazio-prozesuak monitorizatzeko eta simulatzeko tresnak, haiek doitzeko denbora murrizteko.
    • Ekonomia zirkularreko eredu baterantz jotzea (birziklagarritasun frogatua duten materialak erabiltzea, hondakin-materiala murriztea, material birziklatuak eta jatorri berriztagarriko matrize polimerikoak erabiltzea).
    • Hainbat prestazio hobetzeko eta integratzeko (funtzio-aniztasuna lortzeko) eta produktuak pertsonalizatzeko material aurreratuen garapenaren adibideak. 

    NORK EMATEN DUEN 

    • Cristina Elizetxea doktorea – Polimero, konposite eta biomaterialen KETeko arduraduna. 

    NORENTZAT DEN 

    • Lehengaien hornitzaileak.
    • Osagaiak-fabrikatzaileak.
    • Azken erabiltzaileak.
    • Material konposatuen bilakaera ezagutu eta hartan partaide izan nahi duen oro. 

     

    Laguntzaileak:

    AEMAC -75 k

    EQUIPLAST LOGO_NEGRO_ES

    EXPOQUIMIA LOGO_NEGRO_EN

    hegan

    logo descarregable_en

    MATERPLAT