Agenda

    Materialak laser-teknologiaren bidez prozesatzea

    Participación de TECNALIA en la jornada sobre procesado de materiales con tecnología láser y su aplicación en la industria.

    Eguna

    2022ko azaroaren 10a - 2022ko azaroaren 11a

    Lekua

    Vigo

    Ordua

    9:00 am - 6:00 pm

    Prezioa

    200 € (BEZik gabe)

    Materialak laser teknologiaren bidez prozesatzeari buruzko jardunaldietan parte hartuko du TECNALIAk, bere esperientzia partekatzeko

    16. edizioa dute jardunaldiok aurtengoa, eta nazioarteko topagune garrantzitsu bihurtu dira laser-teknologia materialen prozesaketan darabilten ikertzaile, profesional eta erabiltzaileen artean. Ezagutza teknologikoa trukatzeko foro bat izango da.

    Aplikazio industrialeko laser-teknologiaren azken aurrerapenak aurkeztuko dira. Jardunaldi bakoitza gai bati buruzkoa izango da.

    • Ostegunean, Laser Industrial Applications izenburupean, laser-teknologia industrian aplikatzeari buruz jardungo dute.
    • Ostiralean, Laser Research izenekoan, I+G+B proiektuen eta abarren ondorioz materialak laser-teknologiarekin prozesatzeari dagokionez teknikan zer aurrerapen izan diren aurkeztuko da.

    TECNALIAren parte-hartzea

    TECNALIAk Laser Researchi buruzko bigarren jardunaldian parte hartuko du, Fernando Liébana Arribas lankideari esker. Itsasoko egitura eolikoetan korrosioa saihesteko zeramiken laser-bitirifikazioan duen esperientzia partekatuko du.

    • Hartu parte topaketa horretan, eta jakin gehiago materialak laser-teknologiarekin prozesatzeari eta haren aplikazio industrialei buruz.
    • AIMENek antolatzen ditu jardunaldiak, eta zentro teknologikoaren egoitzan bertan egiten dira.

    Vigo

    Hartu lekua!
    Izena eman