Agenda

    MEDICA 2017 - Munduko medikuntza foroa

    Eguna

    2017ko azaroaren 13a - 2017ko azaroaren 16a

    Lekua

    Düsseldorf, Alemania

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    MEDICA azoka aurrendaria da mundu mailan medikuntza-sektorean. Ekitaldi hori nazioarteko medikuntza-industriaren topagune bihurtu da mundu mailan duen eraginkortasun handiagatik eta medikuntza-alorrean erreferentziako informazioaren iturri gisa duen ospeagatik.

    Foro horretan ezagut daitezke azkenaldiko joerak eta aurrerapenak, medikuntza-alorreko produktuen azken berritasunez gain. Milaka erakusketarik aintzatesten dute azoka, mundu mailako harremanak lantzeko aukera ezin hobea dela deritzotelako. Han aurkituko dituzu kontinente guztietatik etorritako adituak, iritzigileak eta erabaki funtsezkoak hartzeko aginpidea duten pertsonak. Medikuntza-gaietan eguneratu eta egungo eta etorkizuneko joerak ezagutzeko toki egokia da, zalantzarik gabe.

    Horregatik, TECNALIA, bigarren urtez jarraian, neurobirgaitzearen alorrean egin dituen azken aurrerapenekin bertaratuko da.

    Etor zaitez gure standera, 5/F22 Hallean, eta zuzen-zuzenean ezagutuko duzu neurobirgaitzeko teknologiarik aurreratuena. Zure zain gaude!