Agenda

    Metalen fabrikazio aditiboa: oinarrizko kontzeptuak, teknologiak eta teknologia hautatzeko irizpideak

    Eguna

    2020ko uztailaren 2a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Material, forma eta neurri guztietako piezak fabrika daitezke fabrikazio aditiboko teknologiak erabilita. Osagai metalikoak fabrikatzeko, hainbat teknologia daude, eta teknologia bakoitzak bere gaitasun eta ezaugarriak ditu prozesa ditzakeen materialei, geometria-konplexutasunari, dimentsio-mugei eta fabrikazio-kostuei dagokienez, besteak beste.

    NORK EMATEN DUEN 

    • Haize Galarraga doktorea – Fabrikazio Aditiboaren arloko arduraduna. 

    EDUKIA 

    • Metalen fabrikazio aditiboko tekniken oinarrizko kontzeptuak azalduko dira —hala nola “hauts-ohantzea” eta “energiaren zuzeneko hornidura”—, bai eta teknologia garrantzitsuenen oinarrizko printzipioak ere.
    • Horretaz gain, fabrikazio aditiboko prozesuaren alderdi ezezagunagoak ere aztertuko dira; adibidez, defektologia.
    • Teknologiak hautatzeko zenbait irizpide azalduko dira.
    • Oinarrizko kontzeptuak.
    • Metalen fabrikazio aditiboko teknologiak.
    • Fabrikazio aditiboaren prozesua.
    • Hautaketa-irizpideak. 

    NORENTZAT DEN 

    • Teknologoak.
    • Fabrikazioko eta diseinuko ingeniariak.
    • Inbertsio eta erosketen arduradunak.
    • Etorkizuneko fabrikazioan interesa duten pertsona guztiak.