Industriako eraldaketa eta berrikuntza, MetalMadrid’19 azokan
570 erakusketari eta 9.000 bisitari profesional bilduko dira industriaren eraldaketan aitzindari izateko
MetalMadrid liderra da industria-berrikuntzan, eta, urtero, bi egunez, gaur egungo eta etorkizuneko industriarako azken aurrerapen eta berrikuntzak aurkezten dira han: makineria, osagaiak, azpikontratazioa, hornidurak, ingeniaritzak, materialak, robotika, gainazalen tratamendua, konpositeak, fabrikazio aditiboa eta abar.
Materialen ingeniaritzan dugun esperientzia
Efizientzian, iraunkortasunean, integritatean eta segurtasunean, funtsezkoa da materialak ezagutzea eta materialek beren bizitza osoan zer propietate dituzten jakitea. Horrek aukera ematen digu materialek eta osagaiek lanean duten jokaerekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzeko, hainbat alorretan (mekanika, korrosioa, marruskadura, tenperatura altua, etab.).
ENAC eta Nadcap erakundeek materialen saiakuntzak egiteko akreditatutako laborategien sare zabala du Tecnaliak. Hau da gure jarduera nagusia: produktuak eta osagaiak garatzea, baliozkotzea eta ziurtatzea, eta haien kalitatea kontrolatzea. Diziplina anitzeko azpiegiturak ditugu, dagokien espezializazio-arloko punta-puntako ekipamendua dutenak.
Bisitariek gure zerbitzu hauek ezagutu ahal izango dituzte MetalMadrid azokan:
- Hutsegiteen analisia eta prebentzioa (RCA).
- Materialen, prozesuen eta babes-sistemen hautaketa.
- Egoeraren ebaluazioa eta hondar-bizitzaren zenbatespena.
- Kaltearekiko tolerantzia (Flaw Assessment, ECA, EFFS-FFP).
- Egituren integritatea (ECA-FFS).
- Ikusketa-planen diseinua eta segimendua.
- Biziaren monitorizazioa eta luzapena ( mantentze-lan prediktiboa).
- Produktuen garapena.
- Produktu-baliozkotzea.