Agenda

    Metalografia, aleazio metalikoak karakterizatzeko tresna

    Eguna

    2020ko maiatzaren 14a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Metalografiak aleazio metalikoen mikroegituraren ezaugarriak aztertzen ditu, eta ezaugarri horiek lotura estua dute propietate mekanikoekin eta kimikoekin, eta termomekanikaren historiarekin.

    Zer informazio lor dezakegu karakterizazio metalografiko baten bidez? 

    • Materialaren, prozesuen eta abarren hutsekin lotutako akatsak identifika daitezke (porositatea, pitzadurak, makroinklusioak, etab.).
    • Tratamendu termikoari eta piezaren fabrikazio-prozesuari buruzko informazioa lor daiteke, ondo egin diren egiaztatzeko.
    • Estaldurak analiza daitezke, babesa egokia dela bermatzeko.
    • Piezen kalitate-kontrola —zeina normalean saiakuntza mekanikoen eta analisi kimikoen bidez egiten baita— nazioarteko araudiaren arabera normalizatutako saiakuntzekin osa daiteke (inklusio ez-metalikoak zenbatu, ale-tamaina zehaztu, etab.), materialaren egoera ona dela egiaztatzeko.

     NORENTZAT DEN 

    • Bulego teknikoak eta ingeniaritzak.
    • Kalitate-kontroleko langileak.
    • Fabrikazioko edo produkzioko langileak.

      NORK EMATEN DUEN 

    • Eneritz Zamalloa - Lab-services saileko Metalografiako Laborategiko arduraduna.