Agenda

Middle East Energy Dubai 2024 azoka

Laboratorios eléctricos en Middle East 2024

Eguna

2024ko apirilaren 16a - 2024ko apirilaren 18a

Lekua

Dubai World Trade Centre, UAE

Ordua

-

Prezioa

Doan

Aurten ere parte hartuko du TECNALIAk MIDDLE EAST Energy Dubai 2024 erakusketan

49. edizio honetan, TECNALIAren laborategi elektrikoak beste urtebetez egongo dira Middle East Energy 2024 azokan, energiaren Ekialde Ertaineko nazioarteko hitzorduan. Urtero biltzen ditu Dubain mundu osoko sektore horretako fabrikatzaile, konpainia elektriko eta profesionalak.

Aurten, MEEk nabarmenduko du energiak, energia-metatzea eta digitalizazioa funtsezkoak direla eskualdeko energia-ekosistema optimizatzeko eta autosufizientzia bermatzeko.

Azokak energiaren sektore osoa hartzen du:

  • Transmisioa eta banaketa
  • Energia elektrikoa sortzea
  • Energia metatzea
  • Energia berriztagarriak
  • Energia-kontsumoa eta energiaren kudeaketa, etab.

Ekipamendu elektrikoen gure laborategiak hamar urte baino gehiago daramatza azokan parte hartzen. Dubaiko etengabeko presentzia horren bidez, harreman komertzialak sendotu ditugu ekipamendu elektrikoen tokiko fabrikatzaileekin, Ekialde Ertaineko konpainia elektriko nagusien aldetik dugun aintzatespenari esker, eta erreferentziako laborategi gisa finkatu gara zenbait herrialdetan, hala nola Arabiar Emirerri Batuetan, Saudi Arabian eta Omanen.

TECNALIAko ekipamendu elektrikoen laborategiek ENAC ILACen ISO 17025 arauaren araberako ziurtagiria dute, eta mundu osoan dauden ziurtapen-erakundeek aintzatetsita daude.

Produktuen eremuak

  • Banaketa-transformadoreak
  • Neurketa-transformadoreak
  • Erdi- eta goi-tentsioko kableak eta osagarriak
  • Behe-tentsioko koadroak
  • Erdi-tentsioko gelaxkak
  • Inbertsoreak, bihurgailuak, kargatze-zutoinak
  • Isolatzaileak eta tapa-zeharkatzekoak
  • Segurtasun elektrikoko ekipamenduak
  • Babes-, neurketa- eta kontrol-ekipamenduak
  • Beste asko…

Zatoz gure standera: 2. halla, F21 standa

Hitz egin gure adituekin sare elektrikoetarako adostasuna ebaluatzeko eta produktua ziurtatzeko zerbitzuetan ditugun berrikuntzei buruz, eta jakizu produktuen azken arauen berri.

Gure standean, erakusgai izango dugu zer zerbitzu ditugun gure laborategi elektrikoetan adostasuna ebaluatzeko eta ziurtagiriak emateko banaketa elektrikoaren eta garraio-sareen alorrean, sare elektriko adimendunak edo smart gridak barne.

  • Eskatu zure doako pase profesionala!
  • Middle East Energy Dubaira joan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta doan bidaliko dizugu azokarako gonbita.

 

Dubai World Trade Centre, UAE

Hartu lekua!