Agenda

    Mikrotesturak eta nanotesturak guztiontzat

    Eguna

    2020ko apirilaren 29a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Gainazalen nanoingeniaritzan, nanoeskalako patroiak (baita mikroeskalakoak ere) ezartzen dira materialetan. Teknologia hori gero eta indar handiagoa ari da hartzen gainazalen tratamenduan, arazo batzuk konpontzeko ahalmen handia duelako, hala nola argi-islapenak ekiditeko eta betaurrekoak ez lurruntzeko.

    Ikusiko dugu mikroegiturek eta nanoegiturek konponbideak eskaintzen dituztela gaur egungo arazoetarako, eta azalduko dugu nola txertatu nahi ditugun funtzionalitate horiek industriarako modu eraginkor eta merkean.

    NORK EMATEN DUEN

    Olatz Adarraga - Materialen eta Funtzio Anitzeko prozesuen alorreko ikertzailea

    EDUKIA 

    •  Gainazalen nanoingeniaritzaren hastapenak
    •  Nola eta zertarako aldatu material batzuen gainazalen zimurtasuna 

    NORENTZAT DEN

     Mikrotesturen funtzionamendua ezagutzeko jakin-mina duen ororentzat

    INFORMAZIO GARRANTZITSUA

    Bi mezu elektroniko bidaliko ditugu webinarrean sartzeko jarraibideekin. Lehena, webinarra baino 24 ordu lehenago; bigarrena, gogorarazpen gisa, 2 ordu lehenago.

    Mezu hori jasotzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan, 902.760.000 telefono-zenbakiaren bidez.