Agenda

    Nazioarteko mintegia: etorkizuneko metropoliak

    Bilbao, ciudad del futuro

    Eguna

    2023ko martxoaren 30a

    Lekua

    Euskalduna Jauregia, Abandoibarra etorb. 4, 48011 Bilbo, Bizkaia

    Ordua

    9:30 am - 1:00 pm

    Hiri-lurraldeek berrikuntza behar dute enplegua sortzea, garapen ekonomikoa eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea ziurtatuko duten ekimenak garatzeko.

    Bilbao Metropoli-30 Elkarteak Nazioarteko Mintegia. Etorkizuneko metropoliaren 4. edizioa antolatu du. Aurtengo edizioak giza garapen jasangarriaren garrantzia erakutsiko du; Euskadin orain arte egindako lana aurkeztuko da. Sentsibilizatzen laguntzen duten eta GJHak ezartzeko ibilbidean jardunbide egokiak eskaintzen dituzten nazioarteko beste adibide batzuek ere parte hartuko dute.

    Aztertuko diren gaiak

    Goi-mailako irekiera instituzional batekin hasiko da programa. Mintegiaren esparru-aurkezpena Mark Drakeford Galesko lehen ministroak egingo du, eta, aurrez, María Ángeles Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak esku hartuko du.

    Ondoren, hiru eztabaida-saio egingo dira gai hauei buruz:

    • Komunitate integratzaileen etorkizuna
    • Hiri-espazioak jasangarritasunaren erronkei aurre egiten
    • Metropoli bizigarrietarako hiri-plangintza

    Patricia Molina TECNALIAko Hiri, Lurralde eta Ingurumeneko zuzendariak “Metropoli bizigarrietarako hiri-plangintza” saioan parte hartuko du.

    Hizkuntza: ekitaldian aldi bereko itzulpena eskainiko da.

    Bilbo

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda