Agenda

    Neuroteknologia aurreratua: laborategitik etxera

    Neurotecnologia-avanzada_Tecnalia-

    Eguna

    2024ko otsailaren 15a

    Lekua

    Online

    Ordua

    4:00 pm - 6:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Neuroteknologiaren aurrerapen eta aplikazioak: etorkizun berria osasunean eta ongizatean

    Innovación Bankinter fundazioak antolatu du webinar hau, eta, bertan, aukera izango duzu neuroteknologiaren eta errehabilitazioaren alor liluragarria ezagutzeko, ospe handiko bi adituren eskutik: Javier Mínguez eta gure lankide Ander Ramos-Murguialday.

    Ezagutu nola egiten duten bat adimen artifizialak, robotikak, sentsore adimendunek eta neurozientziak arazo neurologikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, laborategian zein etxean.

    • Ander Ramos-Murguialdayk erakutsiko du nola berreskura daitekeen mugikortasuna iktus baten ondoren, exoeskeleto robotikoekin konektatzen diren interfaze neuronalak eta estimulazio elektromagnetikoa erabiliz.
    • Eta Javier Mínguezek azalduko du neuroterapia digitalak nola aldatzen ari diren insomnioa eta dementzia diagnostikatzeko eta tratatzeko modua, pazienteen etxean aplikatzen diren soluzio pertsonalizatuak eskaintzen baitituzte.

    "Neuroteknologia aurreratua" webinarrari buruzko informazio gehiago

    Aukera paregabea da gure eguneroko bizitza eraldatzen ari diren zientzia eta teknologiako azken aurrerapenak ezagutzeko.

    **Jardunaldi hau online emango da, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez.