Agenda

    Neutraltasun klimatikoa: energia-sistemaren deskarbonizazioa

    Transición energética, energía fotovoltaica

    Eguna

    2023ko urriaren 6a

    Lekua

    Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 204 eraikina, 48170 Zamudio

    Ordua

    9:00 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Doan

    2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko, sakon deskarbonizatu behar da energia-sistema

    Beharrezkoa da sistemaren elektrifikazioa areagotzea eta erregai deskarbonizatuak erabiltzea elektrifikatu ezin diren prozesuetan. Aurrekaririk gabeko erronka bat da, eta, lortuko badugu, beharrezkoak dira hainbat eginahal: energia-iturri berriztagarriak masiboki sartzea; eraikinen, hirien eta industriaren energia-efizientzia areagotzea; garraioa elektrifikatzea; erregai fosilen tokian energia-eroale berdeak ipintzea eta sare adimendunak zabaltzea, energia sortu, biltegiratu eta banatzeko kudeaketa aurreratua erraztuko dutenak.

    I+G+Ban inbertitzea oso garrantzitsua da, garapen zientifiko-teknologiko aurreratuak behar baitira erronka horri aurre egiteko behar diren soluzioetako asko ezartzeko. Horretarako, Elkartek ikerketarako laguntza-programa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) eragileen arteko lankidetza-ikerketako proiektuak sustatzera bideratua dago.

    2030eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren lehentasun estrategikoak

    • Lehiakortasuna hobetzea industria adimendunaren esparruan
    • Energiarik garbienak
    • Osasun pertsonalizatua

    Trantsizio energetikoarekin erlazionatutako erronkak

    Jardunaldi honen bidez, topagune bat sustatu nahi da, profesionalek eta adituek aukera izan dezaten ideiak trukatzeko eta trantsizio energetikoarekin erlazionatutako teknologia berriei, aukerei eta erronkei buruz eztabaidatzeko.

    Energia-trantsizioari lotutako sektoreetako euskal industriako enpresetako profesionalei zuzendua dago ekitaldia, eta baita arlo horretan ikertzen diharduten ZTBESeko agenteetako ikertzaileei ere.

    TECNALIA - Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 204 eraikina

    Hartu lekua!

    Agenda