Agenda

    Nola birziklatu material konplexuak aplikazio berrietarako

    Como reciclar materiales complejos para nuevas aplicaciones

    Eguna

    2024ko urriaren 30a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 11:00 am

    Prezioa

    Doan

    Materialen eraldaketa jasangarria: haien birziklagarritasunaren gakoa

    Materialen birziklapena, plastikoena bereziki, gure gizarteko gai garrantzitsuenetako bat da gaur egun. Enpresa handiek zein txikiek lortu dute hondakinen bolumenik handiena hartzen duena birziklatzea: edukiontzi horian bildutako plastikoak.

    Hala ere, dena ez da hain erraza. Produktu askotan daude beste material batzuekin konbinatutako plastikoak, polimero teknikoak eta material konposatuak, eta birziklatzen zailak diren material anitzeko osagai konplexuak osatzen dituzte.

    Landuko ditugun funtsezko gaiak

    Webinar honetan lau proiektu aitzindari aurkeztuko ditugu, osagai konplexu horien birziklapenari ekitearen garrantzia erakusten dutenak, eta, besteak beste, energiaren sektoreko adibide zehatzak erakutsiko dira. Azalduko dugu material horiek birziklatzea zergatik den funtsezkoa, eta, halaber, nola erabiltzen ditugun teknologia berritzaileak material horiek birziklatzeko eta zertarako balio duten berreskuratutako materialek.

    1. Hondakin polimeriko konplexuen tipologia.
    2. Birziklatze-prozesu berritzaileak.
    3. Material birziklatuen azken aplikazioak nola eragiten duen prozesuan.
    4. Material berri horien potentziala erakusten duten arrakasta-kasuak.

    "Materialen eraldaketa jasangarria" agenda

    • Hizlaria: Sonia García doktorea, TECNALIAko Fabrikazio Prozesuen eta Materialen arloko proiektu-arduraduna
    • Moderatzailea: Manuel Esteban, TECNALIAko Fabrikazio Prozesuen eta Materialen arloko merkatu-arduraduna

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman